Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza EIKTak Start up UP Euskadi

Bizkaia Open Futurek startupei zuzendutako bizkortze komertzialeko programa abiarazi du

Deialdia urriaren 10era arte irekita dago

Deialdia urriaren 10era arte irekita dago

Bizkaia Open Future Bizkortze Komertzialeko programak merkataritza-ekintza berrietara irekitzeko aukera eskainiko die startup eta ETE teknologikoei Telefonicako bezero-zorroaren bitartez. Ekimen honen bitartez, laguntza eman nahi zaie eraldaketa digitalaren arloan soluzio berritzaileak dituzten Bizkaiko enpresa txiki sortu berriei.

 

Deialdia big data, Gauzen Interneta, segurtasuna, erabiltzailearen esperientzia, multikanalitatea edota eraldaketa digitaleko kontsultoretza estrategikoarekin lotutako produktuak edo zerbitzuak garatu dituzten startupei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Programa soluzio teknologikoak merkaturatuak edo bezeroekin baliozkotuak dituzten enpresentzat sortua da, bereziki, soluzio horiek merkaturatzen laguntzeko. Gaitasun komertziala duen talde bat izatea eta soluzioen eraginkortasuna frogatzen duten arrakasta-kasuak biltzea dira ekimenean parte hartzeko bete beharreko baldintzetako batzuk.

 

Bizkaia Open Futurek gehienez zazpi enpresa aukeratuko ditu, eta hauek merkataritza-ekintzak gauzatzeko aukera izango dute Telefonicaren laguntzaz, balizko bezero berriekin harremanetan jarruz. Programa honen helburua startupak eta ETEak bizkortu eta merkatuan finkatzea da, soluzio berria zabaltzeko edo bezero-zorroa handitzeko aukera eskainiz.

 

Hautagaiak Bizkaia Open Futureren atarian aurkez daitezke urriaren 10era arte, eta hautaketan ondo kontuan hartuko dira negozio-eredua, eskalagarritasuna, erabilitako teknologiak, bezeroen artean izandako arrakasta-kasuak eta talde sustatzailearen gaitasuna.

 

Bizkaia Open Future Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, Bizkaiko enpresen ekintzailetza teknologikoa eta eraldaketa digitala babestea xede duena. Bizkortze Komertzialeko programaz gain, Bizkaia Open Futurek Berrikuntza Irekia deritzon ekimena ere abian du, eraldaketa digitalari lotutako erronkak enpresa trakziogileen eta esparru teknologiko startup edo ETEen lankidetzaren bitartez gainditzeko asmoz.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak