Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

BIND programari esker, merkatura irten dira 6,5 milioi fakturatu dituzten 130 startup

SPRI Taldeak ekimen publiko-pribatu arrakastatsu hori aurkeztu du Deustuko Unibertsitatean, ekintzailetzari buruzko jardunaldi batean
Aitor Cobanera, SPRIkoa (ezkerraldean), jardunaldian.

Aitor Cobanerak SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendariak, hizpide hartu ditu BIND 4.0  programaren lorpenak, hots, industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataformarenak. Deustuko Unibertsitateak ekintzailetzari buruz antolatu duen jardunaldi batean esan du BIND 4.0 programari esker 130 startup irten direla merkatura azken bost urteetan, zeintzuek 6,5 milioi euro fakturatu baitituzte 200dik gora produktu edo zerbitzu berritzaileren bidez.

 

BIND 4.0 programa 4.0 Industriaren arloko ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua SPRI Taldearen bitartez, eta nazioartean erreferente bihurtu dena 2016an martxan jarri zenetik. Plataformak munduko txoko guztietako startup teknologikoen interesa pizten du urtero. Bere helburua da startup horien merkaturako sarrera azkartzea erreferentziazko bezeroen bitartez eta, aldi berean, berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea Euskadiko enpresetan, startup horiekin lan eginda.

 

Aitor Cobanerak azaldu du BIND 4.0 programa –non Euskadiko 65 enpresa trakziogile garrantzitsuenek parte hartzen baitute- martxan jarri zela “talentuagatik lehiatu nahi dugulako. Duela 6 urte hasi ginen, 4.0 industria garatuz funtsezko elementu bezala eta startupekiko interesa piztuz euskal enpresetan”.

 

Cobanerak adierazi du ekimen honen xedea dela enpresa handien eraldaketa digitala bultzatzea, startupen merkaturako sarbidea azkartzea enpresa handiekin kolaboratuz, eta nazioarteko talentua erakartzea, besteak beste. “Produktu edo zerbitzu amaitu bat duten startupak bilatzen ditugu”.

 

Programaren seigarren edizioan (deialdia duela gutxi itxi da) 65 enpresa trakziogilek parte hartu dute, “eta ia denek garatu dute proiektu bat startup batekin, lehenagotik zuten arazo bat konpontzeko”.

 

Cobanerak beste datu bat ere eman du BIND 4.0 programaren arrakastaren erakusgarri: kontratu bat lortu duten startupen % 98k euren jarduerari eutsi diote, eta hamarretik seik kontratu bat sinatu dute enpresa trakziogilearekin.

 

BEAZeko (Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko erakundea, 35 urte daramatza ekintzailetza sustatzen) zuzendari Olatz Goitiak, bestalde, hauxe esan du: “berrikuntza irekiarentzako ildo espezifiko bat daukagu duela 5 urtetik, eta oso ildo zabala da. Biok da programa horren izena, eta helburutzat du antolakundeetako berrikuntza-prozesuak azkartzea, konponbideak bilatuz erronka errealentzat eta hornitzaileak garatuz”. Neurri horrekin lortu da gaur egungo hainbat arazo arintzea, esaterako, mikrotxipen eskasia industrian.

 

Barnekintzailetza

Jokin Lopeteguik, CAFeko garapen korporatiboko eta negozio berrietako zuzendariak, esan du ekintzailetza heroientzako lana dela, eta barnekintzailetzatik bereizi du. “Ekintzailea enpresa denean askoz aukera gehiago dago negozio berritzaileak aurrera ateratzeko, bakarkako ekintzaile batek baino baliabide gehiago dituelako baina, batez ere, ikuspegi zabalagoa duelako”. Barnekintzailetzaren bidetik posible da “lantzean behin kutxa hori irekitzea, eta baliabideak jartzea arlo hori lantzeko”.

 

Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak azpimarratu du Deustuko Unibertsitatean hamarkada bat daramatela haztegietan lanean, eta 2019az geroztik badutela ekintzailetza-eredu propio bat. “Horrela, kultura ekintzailea sustatzen da, pertsonei laguntzen diegu proiektu ekintzaileak martxan jartzen eta proiektuetarako laguntza eta lankidetza sustatzen dira”.

 

Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzi Xabier Ochandianok hizpide hartu du Bilboko proiektu handia, Zorrozaurreko hirigintzako plana; “gune hori Abandoibarra baino ia bi aldiz handiagoa da (850.000 metro koadro guztira), eta bertan eraikiko dira 5.500 etxebizitza eta hiriko teknologi parke bat”.

 

Deustuko Unibertsitateko katedradun José Luis del Val-ek Smart By Design proiektua aurkeztu du, zeinaren xedea baita gaur egungo hiriaren erronkak identifikatzea, teknologiak aztertzea eta teknologia horiek hirian zertarako balio dezaketen jakitea.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak