Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 abendua, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

BCSCk eskura jarri du “Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Mapa”

Gidalerroak, arauak eta legeak, dokumentu bakarrean bilduak

Gidalerroak, arauak eta legeak, dokumentu bakarrean bilduak

 

Zibersegurtasunari buruz Europak, Estatuak edo Euskadik zuzenean edo zeharka indarrean jarri dituzten arau, gidalerro edo legeak ezagutzea ez da nolanahiko ahalegina enpresa industrialetako Zibersegurtasun arduradunentzat. Arau eta lege horien ezagutza ahalbidetzeko, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) Euskadin lantokia duten enpresen eskura doan jarri du “Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Mapa” izeneko dokumentua, Zibersegurtasun Industrialaren Zentroak (CCI) prestatua.

 

Zibersegurtasun neurriak ezartzea ezinbestekoa da, bai sektore industrialak zibererasoen aurrean duen arrisku handiagatik eta horien balizko eraginagatik, eta baita enpresen lehiakortasunari eusteagatik ere. Gainera, lege eta arauek enpresei hainbat neurri hartzera behartzen diete. Baina era guztietako testu legal eta gomendioetan sakabanatuta daudenez, ez da erraza horien ezagupena. Horixe da, hain zuzen, CCIk landu duen dokumentuaren xedea: enpresa industrialei erreferentzia sendoa emango dien arauen mapa prestatzea, arauen testuingurua ezagutu dezaten beharrezkoa dutenean.

 

Dokumentuak hiru atal nagusi ditu. Lehenak Europako Batasunaren zuzentarauak biltzen ditu, delitu informatiko larrienak zehazten dituzten artikuluak, zibersegurtasunaren erregulazioa, estrategiak, agenda, konfiantza planak eta baita borondatezko arautegi osagarria ere. Bertan jasotzen diren dokumentuekin batera bakoitzera iristeko loturak doaz. Zibersegurtasun industrialean zuzeneko eragina izateaz gain, datuen babesari eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko arauak ere biltzen dira.

 

Bigarren atalean Zibersegurtasunak bertako ekosistema industrialean duen testuinguru zehatza jasotzen da. Hirugarrenean, berriz, sektore enpresarialean segurtasun informatikoa hobetzeko eta garatzeko proposamenak egiten dira. Gidalerro, lege eta arauen azalpenetik harago, dokumentuak segurtasun informatikoa eta industriari buruz gogoetarako eta analisirako tresna ere izan nahi du.

 

Nola eskatu Espainiako Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Maparen doako ale bat

CCIk sektore industrialeko eta Zibersegurtasunaren arloko 50 enpresa baino gehiagoko adituekin lankidetzan prestatu duen Espainiako Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Maparen lizentzia jaso du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Honek Euskadin gutxienez lantoki bat duten enpresen eskura jarri du guztiz doan.

 

Bere hartzaile nagusiak eragile industrialak, ingeniariak, aholkulariak, enpresa teknologikoak edo abokatuen bulegoak dira. Dokumentuaren ale bat eskuratzeko, interesatuek beren helbide elektroniko korporatibotik mezu bat bidali behar dute honako helbidera:

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak