Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Marzo, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Baraila disruptiboekin Fresmak enpresa sektore aeronautikoan sartu da

Zarautzen egoitza duen konpainiak piezak eusteko sistemak fabrikatzen ditu, presio handiko barailen eta amarraduren bidez, fresatzeko makinentzat eta mekanizazio-zentroentzat. Hortik datorkio bere izena (Fres-mak). Bere azken garapena piezak lotzeko polimero plastikoetan oinarrituta dagoen sistema bat patentatzea izan da. Produktu hau disrupzio teknologiko bat da makina-erreminta sektorean, eta industria aeronautikorako lan egiten duten fabrikatzaileentzat oso erabilgarria da.

Enpresa txikia da, 30 langile ditu, baina handia da bere jarrera eta anbizioa. Fresmak 1967an Ignacio Cenarruzabeitiak sortu zuen eta konpainiak denbora pasa ahala egiaztatu du bere tamaina ez dela oztopoa merkatuan hazteko nazioarteko lidergoa lortu arte.

Zarautzen egoitza duen konpainiak piezak eusteko sistemak fabrikatzen ditu, presio handiko barailen eta amarraduren bidez, fresatzeko makinentzat eta mekanizazio-zentroentzat. Hortik datorkio bere izena (Fres-mak). Bere azken garapena piezak lotzeko polimero plastikoetan oinarrituta dagoen sistema bat patentatzea izan da. Produktu hau disrupzio teknologiko bat da makina-erreminta sektorean, eta industria aeronautikorako lan egiten duten fabrikatzaileentzat oso erabilgarria da.

Garapen teknologiko hori F-GRIP izenarekin ezagutzen da, eta Horizon 2020 programa europarraren laguntzaz lortu da. Proiektua abenduan bukatu zen, hiru urteko ibilbidea eta gero. Hurrengo urratsa merkatuan eskuragarri jartzea izango da. “Azken detaile batzuk baino ez dira falta”, azaldu du Ramon Cenarruzabeitia, gaur egungo zuzendariak. “Gure produktuaren arrakasta produktuaren itzulgarritasunean oinarrituta dago. Hau da, hotza edo beroa aplikatuz itsatsi eta aireratu daiteke. Gainera, berrerabilgarria da, ingurumena errespetatzen du, bibrazioak gutxitzen ditu eta amarratze-indar handia du”.

Fresmaken ustez, produktu hau aurrera pausu kualitatibo bat da. “Salmenta-kanal ezberdin bat dugu, erabiltzailearentzat zuzenduta dago zuzenean. Egoera berri hau erronka bat da guretzat”, zehaztu du Cenarruzabeitiak. Piezak eusteko amarratze-sistema hori orain arte fabrikatu diren produktuetatik aldentzen da, guztiz desberdina da: “Mekanika, hidraulika eta pneumatika landu izan ditugu, baina ez kimika. Hau kimika hutsa da “.

Fresmaken lidergoa berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko etengabeko apustuaren emaitza ere bada. SPRIren Hazitek programan hainbatetan parte hartu du , RIS3 estrategiaren barruan. Azkenetako batean, Taldea proiektu estrategikoa (Abiadura handiko Turbinak: fabrikazio Aurreratuko teknologien garapena) izan da. ITP proiektu honen buru izan da, eta hurrengo enpresekin elkarlanean egon da Fresmak: Ekin, Desarrollos Mecánicos de Precisión, Praxair, Trimek, Mesima Bilbao eta Talleres Wolcor. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat eragilek proiektuan parte hartu dute: CEIT, UPV/EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Innovalia, Ideko, Egile eta Lortek.

CIMA (Amarre-Block SC 4.0 Monitorizatzeko Haririk gabeko Komunikazioa) proiektuaren buru ere izan da Fresmak. Mirakonta enpresarekin (UPV/EHUko ‘spin off’ bat) eta unibertsitate bereko Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko Zirkuitu Integratuen Diseinuko taldeekin elkarlanean aritu da proiektu honetan.

Fresmakek hogei patente garatu ditu bere historian zehar. Lehen patentea Fresmaken lehen pausuak ematean lortu zen, Franz Arnold ingeniari alemaniarra enpresan sartzearen ondorioz. Arnoldek munduko presio handiko lehen barailak asmatu zituen, eta patentea Fresmaki eman zion.

Aitorpenak jasotzen jarraitzen du Fresmakek gaur egun. 2019 urtean, Euskaliten Quality Innovation Awards (QIA) saria lortu zuen, Euskadiko ETEen , kategorian. 2019an ere, Adegiren Enpresa Kultura Berria saria irabazi zuen, “bere barne kudeaketagatik eta erakundeko pertsonen arteko harreman eredu berriak ezartzeagatik, kudeaketa ‘horizontalizatzeko’ asmoarekin”. Horrez gain, 2020ko martxoan Gipuzkoako Bazkundearen ETE industrialaren saria jaso zuen.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak