Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 maiatza, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

ArabaTIC, teknologia digitalei eskainitako astea

Segurtasuna eta industria dira SPRI Taldeak antolatutako hitzaldien ardatza

 

Segurtasuna eta industria dira SPRI Taldeak antolatutako hitzaldien ardatza

 

Maiatzaren 6tik 16ra ArabaTIC ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo da Gasteizen. SPRI Taldeak Enpresa Digitala ekimenaren bidez bultzatutako topaketa horien helburua da teknologia digitalak eta beren potentziala ezagutaraztea, batik bat, enpresen artean.  Zortzi egunetan profil desberdinetako konferentzia eta hitzaldi irekiak egingo dira, eraldaketa digitala sustatzeko euskal enpresa-sarean.

 

Topaketa bakoitzak gai bat hartuko ardatz, arreta berezia eskainiz zibersegurtasunari, 4.0 Industriari eta teknologiek negozio aukera berriak irekitzeko duten potentzialari. Hala, aste horretan bertaratuek aukera izango dute hainbat ezagutza berri barneratzeko: enpresaren segurtasuna hobetzeko estrategia berriak, softwarea probatzeko tresnak edota Blockchain teknologien inpaktua ulertzeko giltzarriak, besteak beste.

 

Zibersegurtasunari dagokionez, Osane Consulting aholkularitzako Juan Antonio Callesek hitzaldi bat emango du maiatzaren 8an (asteazkena), non hizpide hartuko dituen Iturri Irekietako Adimena (OSINT) eta nola prebenitu enpresen esposizioa. Bestalde, maiatzaren 13an (astelehena), Derten Sistemas enpresako Íñigo Carrera antolakundeetako kate-begi ahulenez mintzatuko da, hots, langileez, eta azalduko du nola eskaini zibererasoak saihesteko prestakuntza egokia.

 

Maiatzaren 15ean (asteazkena) Globe Testing enpresako Eneritz Zubizarretaren txanda izango da, zeinak softwarearentzako testei buruzko hitzaldi bat eskainiko baitu, eta biharamunean, Tecnaliako Oscar Lage Blockchain teknologiaren potentzialaz mintzatuko da. Teknologia disruptibo horiek aukera ematen dute harreman eta truke seguruak sortzeko ezezagunen artean, negozio-ereduak deszentralizatzen dituztelako, eta sekulako eraldaketa eragin dezakete enpresetan.

 

ArabaTIC ekitaldian beste hitzaldi batzuk ere eskainiko dira, hala nola: WordPress-aren alternatibak enpresen web orriak garatzeko, datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresnak, nola aprobetxatu onlineko publizitatearen potentziala eta informazio geografikoa lehiakortasun abantaila gisa erabiltzeko giltzarriak. Hitzaldi guztiak Arabako hiriburuan egingo dira, Artium eraikineko auditorioan. Parte-hartzea dohainik da, baina plazak mugatuak dira eta izena eman behar da aldez aurretik.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak