Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile egongo dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point jardunaldian

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak

Ia 3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzailek azaroaren 20an eta 21ean BECen antolatuko den “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” biltzarrean parte hartuko dutela egiaztatu dute. Topaketan, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta eragile, enpresa eta startupen 170 stand izango dira ikusgai.

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak.

Zibersegurtasuna da teknologia digitalak industrian aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko funtsezko gaietako bat. 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa sartu behar du programaren barruan.

Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” topaketak seigarren edizioa beteko du, eta aurten ere, gogoeta egiteko aukera erraztuko die 4.0 Industriaren giltzarrizko eragileei: erakunde publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak. Gainera, gai honi buruzko hitzaldi nagusiak 4.0 Industriaren garapena gizartearen mesedekoa izan eta inpaktu sozial positiboa lortzea izango du ardatz.

Azkenik, BECeko 2. pabilioiak erantzuna emango die enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bilduko ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupak izango dira, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak