Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 apirila, 2024 Digitalizazioa

114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan

 Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du 2026rako enpresek beren negozioaren % 25 baino gehiago lortuko dutela esperientzia digitalen bidez
Jardunaldiaren momentu bat.

114 enpresak hartu dute parte asteazken honetan  Networking Empresarial 2024 – Smart Industry kongresuan, industriako enpresen eta zerbitzu digitalen enpresa hornitzaileen arteko lankidetza aktibatzeko. SPRI Taldeak antolatutako ekitaldia Euskadiko enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko eta, hala, lehiakorragoak izateko beste urrats bat da.

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako Euskadiko Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren barruan kokatzen da. Erakundeen arteko lankidetza sustatzea da egitasmo honen helburua, ekoizpen-prozesuetan EIKTak (Elektronika, Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) txertatzea bultzatzeko, enpresetan industria adimenduna garatzeko apustu gisa, euskal industriaren eraldaketa digitala moldatzeko eta abiadura desberdinak saihesteko helburuz.

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako Zuzendariak, eman dio hasiera jardunaldiari eta nabarmendu du enpresetan teknologia berriak sustatu nahi direla, “2026rako enpresek beraien negozioaren % 26 baino gehiago esperientzia digitalen bidez lortuko dutelako”.

Madariagak azpimarratu du Euskadiko industriaren digitalizazio-prozesua “gure lehiakortasuna indartzeko aukera berdingabea” dela. Gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak enpresentzako ibilbide bat sortu duela, eraldaketa horretan laguntzeko. Erantsi du Gobernuak 6.000 proiektu baino gehiago lagundu dituela, 80,4 milioi euroko dirulaguntzekin. “Aurten, 25 milioi euro baino gehiago izango dira, % 15 gehiago”.

Tomas Iriondo Gaia klusterreko zuzendari nagusiak nabarmendu du egun 24.000 profesionalek egiten dutela lan Euskadin teknologiaren arloan eta sektore horretako enpresetan, iaz 6.561 euro fakturatu zituztela eta Euskadiko BPGri (Barne Produktu Gordina) % 7,4ko ekarpena egiten diotela dagoeneko.

Halaber, eraldaketa digitalaren oztopoak aipatu ditu Iriondok, esaterako, zibersegurtasuna, datuen babesa eta kanpoko araudiak: “ez bagara digitalizatzen, ez dira bideragarriak izango”. Baina Euskadik eraldaketa digitalean laguntzeko duen ekosistema “indartsua” azpimarratu du. “Gure ardatzak elektronika eta EIKTak dira eta 57 teknologia espezifiko ditugu”.

Arrakasta  kasuak

Jardunaldian hiru arrakasta-kasu aurkeztu dituzte. José Luis Gironések, AINko (irabazi asmorik gabeko zentro teknologiko bat da) teknologia digitalen saileko zuzendariak, industria-prozesu konplexuetarako zehaztasuneko robotika malgua erabiltzeko bere proiektua azaldu du. ImitAI da proiektua eta adimen artifizialaren bidez robotak imitatzean datza. “Langile batek erakusten dio robotari zer egin behar duen. Soldadurarako, kableak manipulatzeko ea zehaztasun-diametroetan sartzeko erabili da”.

José Ramón López Erauskinek, Mekaleruneko (zehaztasuneko mekanizazioan jarduten duen Elgoibarko enpresa bat da) zuzendari kudeatzaileak, mekanizazioan teknologia digitalak txertatzeko bere proiektua azaldu du. “Lehiakorragoak izan behar dugulako” ekin zioten prozesu honi.

“Pertsona bat kontratatu genuen horretan bakarrik jarduteko. Sailak modu independentean digitalizatzen hasi ginen”.  Gehitu du esperientzia digitalari esker, makinaren geldialdi-denborak eta gastuak murriztu dituztela eta makinaren errendimendua hobetu.

Laura Francosek, Smart PM enpresako (automatizazioetarako produktuak garatzen ditu) eta Tecnocim Taldeko (soluzio digitalak ezartzen ditu) CEOak, nabarmendu du zibersegurtasuna, sistemen integrazioa eta hodeiko konputazioaren moduko teknologien erabilera beharrezkoak direla.  “Erronkarik handiena pertsonak dira, aldaketekiko erresistenteak baitira. Ez da digitalizazioa soilik, baita araudiak eta kostuak eta inbertsio-itzulketak ere”.

Industriako digitalizazioa “erraz egitearen” alde egin du. “Guk erraz ezartzen den teknologia sortu dugu, bezero bakoitzaren egoerara oso aplikatua”. Eta amaitzeko: “Digitalizazioa ez da hautazkoa, talentuaren arazoa kudeatzeko modu bakarra da”.

Kongresua amaitzeko aldebiko bilerak egin dituzte enpresen artean, bai industriakoen, bai EIKT zerbitzuen hornitzaileen artean, eta informazioa eta esperientziak trukatu dituzte beren negozioetara ondoen egokitu daitezkeen produktu eta zerbitzuei buruz.

 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak