Nola jarri nahi duzu gurekin harremanetan?
// Kontsultarako inprimakia
Lege-ordezkari bat da beste norbaiten izenean (dela pertsona natural baten edo dela pertsona juridiko baten izenean) jarduten duen pertsona bat. Ordezkaritzaren bidez lege-ordezkariak bere ordezkatuaren negozio, betebehar eta eskubideen ardura hartzen du, eta posible du horiek administratzea, ordezkaritza sortzeko unean adostutako baldintzen arabera.
Ez dago ETE adierazpen edo ziurtagiri ofizialik. Badago definizio bat, ETEei buruzko Zer da ETE bat? atarian aurki daitekeena.
Kasuan kasuko deialdiak finkatzen ditu laguntza bakoitzaren izapideak eta eskakizunak, eta, oro har, kontuan hartzen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 10. artikuluan ezarritako printzipioak.
Ez dago ETE adierazpen edo ziurtagiri ofizialik. Badago definizio bat, ETEei buruzko Zer da ETE bat? atarian aurki daitekeena.
DGIPYMEren webgunean daude mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) definizioak.
SPRI Taldearen dirulaguntzak egoki jasotako eskaeren hurrenkerari jarraituz emango dira. Beraz, eskaerak banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera bakoitza egoki (laguntza-programa bakoitzaren oinarrietan eskatutako dokumentazio guztiarekin) bete den unearen arabera.
SPRI Taldearen laguntza-programak aplikatuz ematen diren laguntzak garrantzi txikikoak edo minimis laguntzak dira eta, beraz, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa bete behar dute.
Laguntza-programa bateko funtsak agortzen badira, amaiera emango zaio programari, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.es) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Behin laguntza-programa baten aurrekontu-kreditua bukatu ondoren, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.
SPRI Taldearen araudiek euren 4. artikuluan azaltzen dute zeintzuk diren laguntza-programen onuradunak.
Erakunde onuradunek araudi guztietan jasota dauden oinarrizko baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Jarduera-zentro bat edukitzea Euskal Autonomi Erkidegoan. b) Alta emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafean.Eskain iezaguzu denbora pixka bat, egokitu eta hobetu dezagun euskal enpresarentzako gure arreta-zerbitzua
Lanean jarraituko dugu zuei zerbitzu ona emateko.