Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Zinemaldia Startup Challenge-k ikus-entzunezko sektorerako ideia berritzaileenak biltzen ditu

SPRI Taldeak sustatutako txapelketa hori irailaren 25ean egingo da online

Errealitate birtuala, adimen artifiziala edo Gauzen Interneta bezalako teknologiak euren txokoa aurkitzen ari dira ikus-entzunezkoen industrian eta aukera berriak sortzen ari dira sormenaren eta negozioen arloetan. Hona hemen adibide batzuk erakusteko nolako aukerak sortzen diren teknologia digitalak ikus-entzunezkoen munduan txertatzean: ikusleen eta kontakizunaren arteko elkarreragina ahalbidetzen duten aplikazioak, muntaia prozesuak automatizatzeko plataformak edo film baten arrakasta aztertzeko softwareak.

 

Horrelako proiektuak ikusgai izango dira Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren hurrengo edizioan, zeinaren helburua baita teknologia berriak darabiltzaten konponbide berritzaileak sustatzea ikus-entzunezkoen sektorean. Lehiaketa irailaren 25ean egingo da onlineko formatuan, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du SPRI Taldearen bitartez.

 

Lehiaketak dagoeneko jakinarazi du nortzuk diren bost finalistak, Europako bederatzi herrialdetako 40 proiektu ingururen artean aukeratuak. Hauek dira finalera pasako diren proposamenak: Britainia Handiko PromoMii, adimen artifiziala erabiliz bideoen edizioko hainbat prozesu automatizatzen dituen aplikazioa; Cinesmart, Kataluniako ekintzaile batzuek sortutako softwarea, zeinari esker ikusleak posible baitu zinemako pantailarekin elkarreragitea, eta Alemaniako The Fifth Wall, sakelakoa istorioarekin sinkronizatzen duen eta transmedia kontakizun berriak sortzen dituen aplikazioa. Orobat finalisten artean daude Norvegiako Visualyst plataforma, ikus-entzunezko produktuak automatikoki egiaztatu eta sailkatzen dituena herrialde bakoitzeko legearen arabera; eta Filmchain, Britainia Handian sortutako zerbitzu bat, finantza-transakzioak hobetzen dituena Blockchain teknologia erabiliz.

 

Bost finalistek Zinemaldia Startup Challenge ekitaldian aurkeztuko dituzte euren proiektuak, eta bertan jakinaraziko da zein den proposamen irabazlea. Finalistak hazkuntza-espazio batean -Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko BIC zentro batean- sartuko dira doan urtebeterako. Gainera, 500.000 eurorainoko finantzaketa jasoko dute euren proiektua garatzeko. Horrez gain, startup irabazleak 10.000 euroko saria jasoko du.

 

Lehiaketa hau Zinemaldia & Technology ekitaldiaren barruan egingo da. Ekitaldi hori diziplina arteko topaketa bat da, elkarrekin biltzen dituena teknologiaren munduko profesional eta enpresak eta ikus-entzunezko industriak, lankidetzarako aukera berriak bilatzeko. Topaketa online egingo da eta Donostiako Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronor-ek antolatzen dute Europa Creativa MEDIA-ren eta Vicomtech-en laguntzarekin.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak