Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Azaroa, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Zatoz Ekintzailetzaren Azokara! Sarekin

Bizkaiko ekintzailetzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da Ekintzailetza Azoka.
sarekin salen emprendimiento

Bizkaiko ekintzailetzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da Ekintzailetza Azoka. Topagune horren bidez, enpresa sare bat sortuko da, sinergiak sustatuko dira eta prestakuntzaren zein ekintzailetzaren egungo egoerari buruzko ezagutza zabalduko da

Ekintzailetza Azoka Prestik enplegu azokarekin batera egingo da: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu eta finantzatuko du, eta planifikatu, kudeatu eta koordinatu, berriz, sail horrek sustatutako DEMA-Enpresa Garapenak, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak.

Datak:
2018ko abenduaren 12an eta 13an, 9:00etatik 19:00etara.

Lekua:
Euskalduna Jauregia,
Abandoibarra etorb., 4,
48011 Bilbo, Bizkaia

SAREKINeri buruz
Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistemako eragileek osatutako Sarea da, eta helburutzat du ekintzaileak erdigunean jartzea. Enpresa proiektu berriak garatzeko, finantzaketa bilatzeko eta enpresak sortu, abiarazi nahiz egonkortzeko Bizkaian eskura dituzten baliabide eta laguntza interesgarrien berri eman nahi die, eta baliabide zein laguntza horiek modu ordenatuan eta koordinatuan eskaini. Horrez gainera, Sareak arreta berezia eskaintzen dio kultura ekintzailearen sustapenari.
www.sarekin.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak