Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Zárate-Mateok finantza-merkaturako robot inbertsiogileak sortu ditu

Arabako startup honek adimen artifizialean oinarritutako softwarea garatu du

 

Arabako startup honek adimen artifizialean oinarritutako softwarea garatu du

 

“Aukera eman nahi diegu burtsa-merkatuari buruzko ezaguerarik ez duten pertsonei, beraien finantzen protagonistak izan daitezen”, ziurtatu du Alain Mateok, Eriz Záraterekin batera Zárate-Mateo Algorithmic Systems enpresa sortu zuen ekintzaileak. Startup teknologikoak finantza-merkatuei aplikatutako adimen artifizialean espezializatu eta inbertsioak modu automatizatuan egiten dituen software-soluzioa garatu du. Enpresa hau izango da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Spri Taldeak babesten duten ekintzailetzari buruzko B-Venture ekitaldian parte hartuko duten 24 startupetako bat.

 

Zárate-Mateok garatutako sistemak hodeiko konputazioaren teknologiak, adimen artifiziala eta deep learning deritzona erabili ditu robot inbertsiogilea sortzeko. Softwareak finantza-merkatuko datuak denbora errealean aztertu eta patroiak detektatzeko gaitasuna du, eta bere kasa ikasi ahal du, salerosteko erabakiak modu guztiz automatizatuan hartzeko. Hortaz, soluzioa inbertitzeko kapitala izan baina burtsa-merkatuari buruzko ezaguerarik ez duten pertsonei eta erakundeei zuzenduta dago.

 

Broker eta bankuen finantza-aholkularitza bezalako ohiko soluzioen aldean, startup honen softwareak datuen analitikaren eta robotizazioaren abantailak eskaintzen ditu. “Gizakiaren esku-hartzea bazterturik, emozionaltasuna ere kendu dugu erabakiak hartzeko unean, eta hori oso garrantzitsua da burtsan inbertitzerakoan”, adierazi du Alain Mateo enpresako finantza-zuzendariak; “berealdiko kontzentrazioa eskatzen duen lana da, izan ere, datu pilo bat aztertu behar dira denbora errealean”. Gainera, sistemak bitartekariak murrizten ditu, mozkinen portzentajea handituz bezeroarentzat.

 

Startup arabarrak bi negozio-eredu ditu. Alde batetik, inbertsio-sistema automatizatua alokatzen du, transakzioetan lortutako etekinen % 30en truk. Bestetik, software arloko kontsultoretza zerbitzuak eskaintzen ditu soluzio pertsonalizatuak garatzeko eta kapital-funtsak bezeroaren beharren arabera kudeatzeko. “Ez dugu finantza-aholkularitza eskaintzen; burtsa-merkatuari aplikatutako adimen artifizialean trebatuta gaude eta soluzio teknologikoak garatzen ditugu”, argitu du Zárate-Mateoko CFOak.

 

Enpresa 2018an sortu zen eta 2019an partikularrei eta enpresei zuzendutako soluzioak eskaintzen hasi da. Startupa BIC-Araban kokatuta dago eta Spri Taldeak emandako laguntzari esker eratu zen Ekintzaile programaren bitartez, baita SECOTi esker ere, Banco Santanderren Explorer ekimenaren barruan.

 

UpEuskadi Spri Taldeak bultzatutako Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren plataforma da, euskal startupei sustepenerako aukerak eta laguntzarako tresnak eskaintzea xede duena.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak