Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Talk Show Elena Gilekin, Telefónica Tech IoT & Big Data

Deusto Business Alumni, profesional, ikaskide eta lagunen arteko topagunea da...
Talk Show Elena Gil

Beste hainbatetan bezala, Spri Taldearen laguntzaz, Deusto Business Alummnik bere Talk Show-aren edizio berria antolatu du. Oraingoan Elena Gil izango da elkarrizketatua, Telefónica Tech IoT & Big Datako Produktuen eta Negozio-Operazioen zuzendaria. Saio hau Inteligentzia Artifizialak eta Gauzen Internetak enpresen transformazio digitalean duten betekizunari buruz izango da.

Gilek, bi materia hauen konbinaketak enpresak digitalizatzeko moduaz duen ikuspuntua aurkeztuko digu. Teknologien aldeko apustuak ekoizpena hobetzea, negozio-eredu berriak aurkitzea, kostuak murriztea eta bezero eta langileen esperientzia hobetzea ahalbidetzen du.

Elkarrizketa interesgarri hau Asier Añibarrok egingo dio, Deusto Business Alumniko komunikazio-zuzendariak. Elkarrizketaren ostean, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak, Garbiñe Henryk, parte hartuko du.

Aurrez aurreko nahiz sare bidezko entzule guztiek parte hartu ahal izango dute zuzenekoan.

Gogoratu:

  • Lekua: Donostia, Tokiski Aretoa (Innogune Eraikina) Aurrez aurrekoa + Online
  • Data: 2021eko Otsailaren 25a, osteguna – 18:30 CET Iraupena: Ordubete

Informazio gehiago eta harpidetza HEMEN

tlf. 944 456 345 / 943 297 331 / 688 854 598 / info@alumnidba.es

Deusto Business Alumni, profesional, ikaskide eta lagunen arteko topagunea da; agertoki bat non balio-konexioak sustatzen diren, ekitaldi profesionalak eta emozionalak burutuz.

Lotutako albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak