Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2021 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Talk Show – Deusto Business Alumni: Hezkuntzarako teknologia zure esku Labsland-ekin

LabsLandek ikastetxeak eta unibertsitateak konektatzen ditu Interneten bidez inon dauden benetako laborategiekin.
Labsland Deusto Emprende

Joan den asteartean, abenduaren 14an, Deustu Business Alumni-ren Talk Show-aren edizio berria ospatu zen Bilbon. Elimen hau SPRI Taldearekin eta Deusto Emprenderekin elkarlanean egin da.

 

Oraingo honetan Pablo Orduña eta Luis Rodríguez, Labslanden CEO eta CTO hurrenez hurren, jardunaldiko protagonistak izan ziren. Euren proiektua aurkeztu zuten; hastapenak, ideia nola sortu zen, zein abantaila eskaintzen dizkieten euren bezeroei, zenbat proiektu bizi izan dituzten oraingo honetara iritsi arte, euren bizipenak eta ekintzailetzaren munduan egindako ibilbidea…

Asier Añibarrorekin elkarrizketatu ziren, Deusto Business Alumniko komunikazio zuzendaria denarekin. Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailtza zuzendaria den Garbiñe Henryren laguntza izan zuten.

 

Zer da Labsland?

Heziketarako Teknologia egiten duen enpresa da. Helburua STEAM hezkuntza maila guztietan demokratizatzea da, ikastetxeak eta unibertsitateak barne. Horretarako, heziketarako laborategietara sartzea ahalbidetzen dute, zentro hauen praktiketan erabiltzen direnak bezalakoak, baina Internet bidez.

Norbere teknologiarekin, ikasle bakoitza benetako laborategietara sar daiteke, nabigatzaile bakar bat erabiliz, uneoro eta edozein tokitan. Mundu osoko unibertsitateekin lan egiten dute eta honelako erakundeekin kolaboratzen dute laborategiak sortu eta sakabanatzeko, benetako laborategi partekatuen sare globala bultzatuz.

 

Zer da benetako laborategi bat?

LabsLand-ek ikastetxeak eta unitateak Interneten eskuragarri dauden laborategiekin konektatzen ditu. Benetako laborategi bat, Europan arduino duen robot txiki bat izan daiteke; Brasilen, zinematika-laborategi bat; Australian, erradioaktibitate-laborategi bat. Benetako laborategiak dira, ez simulazioak: fisikoki existitzen dira eta ikastetxeak eta unibertsitateak bertara sar daitezke.

 

Informazio gehiago: www.labsland.com

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak