Covid-19k eragindako krisi globalak aldatu egin du enpresak planifikatzen eta erabakiak hartzen ari ziren testuinguru egonkor samarra. Hemen, 5 neurri-bloke planteatzen ditugu, eta horiek konbinatuta, startup batek hobeto gainditu dezake bizitzen ari garen krisiaren denboralea:
Egoera oraintxe bertan, jakina, ziurgabetasun handikoa da, baina zorionez ekosistema ekintzailea heldu egin da azken urteotan, eta orain prestatuago dago erronkari erantzuteko.
Baina… zer egin behar da zorabio eta etsipen garaiak igaro ondoren?
Erantzuna argia da: bizitzen ari garen errealitate berrira egokitzea.
Startupek zerbait ona badute, berrikuntza eta erreakzionatzeko gaitasun azkarra beren ADNan daramatela da.Neurri egokiak hartuz, startup askok ez dute soilik oztopoak gainditzea lortuko, indartuta atera ahal izango dira ere.
Ez dugu etsi behar, baina planak egin behar dira negozioa birdimentsionatzeko, lantaldeen antsietatea kudeatzeko eta gastuak minimizatzeko, kontuan hartuta egoera horrek uste baino gehiago iraun dezakeela.
BEAZ dokumento honetan, 5 neurri-bloke planteatzen ditugu, eta horiek konbinatuta, startup batek hobeto gainditu dezake bizitzen ari garen krisiaren denboralea:
https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2020/04/Startups-Covid-19.pdf
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?