Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

SQAdrones enpresak lortu du AESAk Euskadin eman duen lehen baimena hegaldiak egiteko aireportuetatik hurbil dauden bizileku-guneetan

Baimen horrekin posible izango da Estatuko gune espezializatuetan operatzea

Baimen horrekin posible izango da Estatuko gune espezializatuetan operatzea

 

Dronen inguruko aplikazio eta zerbitzuak eskaintzen dituen Donostiako SQAdrones (www.sqadrones.com) enpresa bere sektorean nabarmendu da, berak lortu baitu Estatuko Aireko Segurtasun Agentziak (AESA) Euskadin eman duen lehen baimena hegaldiak egiteko bizileku-guneetako eraikin-aglomerazioen gainean, non aireko espazioa kontrolatuta dagoen aireportuetatik hurbil egoteagatik.

 

Baimen horrekin SQAdrones enpresak operatu dezake bere dronekin Euskadiko hiru hiriburuetan, eta baita ere Estatu osoan, bost eremu espezializatutan:

 

-Ikerketa eta Garapen jarduerak

-Argazkigintza, grabaketak eta aireratzeak

-Aireko behaketa eta zaintza, barne direla grabazioak eta basoetako suteen zaintza-jarduerak.

– Larrialdi-, bilaketa- eta salbamendu-operazioak.

– Beste lan berezi batzuk: azpiegituren ikuskapen industrialak: (zubibideak/errepideak/komunikazio-antenak/fatxadak/teilatuak)

 

AESAk SQAdrones enpresari eman dion baimenak bere baitan hartzen ditu enpresak berak fabrikatzen dituen lau aire-ontzi mota desberdin, zeintzuek gainditu baitituzte bizileku-guneetan operatzeko seguruak direla bermatzen duten proba tekniko guztiak.

 

 

SQAdrones enpresako arduradun Fernando Linaresek azpimarratu du konpainiak ahalegin handia egin duela azken 16 hilabeteetan Estatuko Agentziaren baimena lortzeko, izan ere, “enpresa bat operatzaile aeronautiko bihurtzen denean, bere flotako dron txikiena ere -50 gramo bakarrik pisatu arren- helikoptero baten segurtasun-maila berarekin tratatu behar da”.

 

 

SQAdrones

 

2015ean Donostian sortutako enpresa bat da, zeinak I+G, behaketa eta zaintza, larrialdi, ikuskapen industrial eta beste hainbat zerbitzu espezializatu ematen baititu bere aire-ontziekin (badu baimena aireportuetatik hurbil dauden bizileku-guneetan jarduteko). Horrez gain, aholkularitzako eta kudeaketako zerbitzuak eta aireko prestakuntza eskaintzen ditu.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak