Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 abendua, 2021 Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna

SBSk gaur egun birziklatu ezin diren hondakinak balorizatzen ditu

Bizkaiko ‘startup’-ak HECO (High Efficiency Contact) teknologia garatu du, era guztietako hondakinak prozesatzeko gai den prozesu termikoetarako erreaktore mota bat. Teknologia hori Bizkaiko termoplastiko konplexu guztiak balorizatu nahi dituen proiektu batean erabiltzen ari da.

Zazpi pertsonako taldearekin eta urtebeteko ibilbidearekin, Leioako SBS Thermal Technologies-ek hondakinen erredukzio eta balorizazio termikorako teknologia garatu eta patentatu du. HECO (High Efficiency Contact) deitzen diote, eta Aitor Pablosek, SBSko Negozioen Garapeneko zuzendariak, azaldu duenez, “irtenbide berritzaile eta bereizgarria da, gaur egun birziklatu ezin diren hondakin guztiak baloritzazeko gai dena”.

Hondakinak prozesatzeko sektorean erabiltzen diren beste teknologia batzuekiko duen desberdintasun nagusia materialen mugimendu ziklikoa sortzen duela da, eta, ondorioz, materialen aldizkako kontaktua eragiten duela fluidoarekin. Azken finean, mota guztietako hondakinak prozesatzea ahalbidetzen duen mugimendu bereizgarria da. “Bere izaera berritzaileaz gain, kostuak eta baliabideak aurrezten dituen eraginkortasun handiko teknologia bat da, aldakorra eta sinplea izateaz gain, izan ere, etorkizunerako gure helburuetako bat erreminta eraikitzea eta gure bezeroen instalazioetara garraiatzea erraztuko duten planta modularrak eraikitzea da”, azaldu du Pablosek.

Gaur egun, enpresa gaztea HECO teknologia bultzatzen ari da lau aplikazioatarako: lehortzea, pirolisia, hareen balorizazioa eta CO2 harrapaketa, nahiz eta teknologiaren potentzialtasunak aplikazio askori zerbitzua ematea ahalbidetzen duen. “Industria-ehunak hondakinen kudeaketaren inguruan duen kontzientziazioa esponentzialki handituz joan da, eta 2020. urtea mugarri izan zela uste dugu. Sektore guztietan ikusi da oso garrantzitsua dela hondakinak ahalik eta gehien murriztea eta balorizatzea. Haien errentagarritasuna lortzeko ideia ere, lehen kimera zena, orain posible da hondakin balorizatuen zirkulartasunaren bidez. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu bezero bakoitzaren hondakin zehatzei irtenbide espezifikoak eta egokituak eskaintzeko gaitasuna emango diguten hainbat negozio-ildoren aldeko apustua egitea”, nabarmendu du SBSko Negozioen Garapeneko zuzendariak.

Bizkaiko termoplastiko konplexu guztiak balorizatzea

Gaur egun parte hartzen ari diren proiektuetako bati ekiteko pirolisi prozesu bat ezartzen ari dira HECO Teknologiaren bidez. Teknologia horren bidez plastikoak balorizatzeko planta bat garatu nahi da, bioerregaietan % 80tik gorako errendimendua izango duena. Azken helburua Bizkaiko termoplastiko konplexu guztiak balorizatzeko planta bat eraikitzea da, urtean 2.000 tona inguruko edukierarekin. “Proiektu honetaz gain, SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programen baitan dauden beste ekimen batzuetan parte hartzen ari gara, sektoreko euskal enpresa garrantzitsuekin batera. Laguntza horiei esker, gure teknologia TRL altuetaraino garatu ahal izango dugu, gaur egun enpresek dituzten benetako arazoei irtenbide eraginkorrak emateko”, erantsi du Negozioen Garapeneko zuzendariak.

I+G proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzeaz gain, SBSk hondakinak balorizatzeko teknologiaren sektorean enpresa lider eta erreferente gisa finkatu nahi du hurrengo urteetan. “Horretarako, gure teknologiaren garapena amaitu beharko da lehen aipatutako  aplikazioetan, eta dauden teknologien prestazioak hobetuko dituzten merkataritza-mailako hainbat produktu sortu beharko dira. Gure teknologian sinesten dugu eta horretarako gogor egiten dugu lan”, amaitu du Pablosek.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio- osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak