Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

RIEJU enpresa kataluniarra eta NUUK euskal enpresak, eskuratu dute CORREOSerako motozikleta elektrikoen flota handienaren esleipena

Erakundeak emandako 600 unitateko flota bati dagokion lizitazioa, erakunde publiko batek orain arte egindako eskaintzarik handiena da.
RIEJU NUUK CARGO

‘RIEJU NUUK’, RIEJU, bi gurpileko ibilgailuak egiten dituen enpresa katalan ezaguna, eta ‘NUUK mobility Solutions’ euskal enpresaren arteko akordio baten ondorioz sortutako marka, duela gutxi, CORREOS paketeetarako motozikleta elektrikoen lehiaketaren esleipenduna izan da Estatu osoan.

Erakundeak emandako 600 unitateko flota bati dagokion lizitazioa, erakunde publiko batek orain arte egindako eskaintzarik handiena da. Honela, ‘RIEJU NUUK Cargopro’ modeloa, posta-operadoreen beharretara bereziki egokituta dago, eta bere flotako bi gurpileko ibilgailu elektriko nagusiena bihurtu da. ‘RIEJU NUUK Cargopro’, diseinu eta fabrikazio propioa izateaz gain, ia osorik europar jatorria duten elementuek osatzen dute. Gainera, eredu honen ezaugarri nagusiak maneiagarritasuna eta segurtasuna dira, bere motor zentralarekin eta grabitate-zentro baxuarekin batera.

 

Motozikleta berriaren ezaugarriei esker, Correos-ek bere banaketa-ibilgailuen egungo edukiera bikoizten duen kutxa bat jar dezake, paketen banaketerako beharrezkoak diren 180 litroetara helduz, eta egonkortasunik eta segurtasunik galdu gabe.

 

Esleipen honek bi enpresen hazkunde itxaropenei laguntza ona ematen die. ‘‘NUUK mobility Solutions-entzat, 2017an sortuta izan zena mugikortasun elektrikoaren sektoreko trantsizioaren agente bultzatzailea izateko, 2020 urtea sendotze-mugarri gisa aurkezten da eta dagoeneko pentsarazten dio bere taldeari mugikortasun elektriko osoaren behin betiko proposamena aurkeztea.

 

Lotutako albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak