Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 iraila, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

“Osoigo” plataformak finantzaketa-erronda bat itxi du Metxa Inversiones ekimenarekin

Plataforma horren helburua da hiritarren parte-hartze arloko erreferente bihurtzea Espainian
metxa osoigo
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Osoigo-k, elkarte eta erakundeei hiritarren parte-hartze zerbitzuak eskaintzen dizkien plataforma teknologikoak, 160.000 euroko ko-finantzaketa erronda bat itxi du Gasteizko Metxa Inversiones inbertsio-bitartekoarekin. Erronda horrek helburutzat dauka negozioa errotzea Espainian, eta plataforma teknologiko liderra bihurtzea hiritarren parte-hartzearen arloan.

Hauxe da sortu denetik itxi duen lehen erronda. Hainbat urtetan Osoigo izan da hiritarrek eta politikariek elkarrekin solastatzeko gehien erabili duten atarietako bat, 500dik gora politikari eta 150.000etik gora erabiltzaile aktibo dituelarik. Orain itxi berri den finantzaketa-erronda hau funtsezkoa izango da datorren hilabeteetan plataforma lider bilakatzeko eragin politikoan eta onlineko prozesu parte-hartzaileetan.

Metxa Inversiones ekimenak –erreferentziazkoa denak Euskadin startupen azeleragailu gisa eta azeleratutako enpresentzako inbertsioetarako bitarteko pribatu gisa- bere 7. partaidetza itxi du, nahiz eta 3 urte baino ez dituen oraindik. Josetxu Silgok, Metxa azeleragailuko zuzendariak, hauxe esan du: “uste osoa dugu civic-tech merkatuak Espainian eskaintzen dituen aukeretan. Osoigo plataformak erakutsi du sekulako trakzio gaitasuna duela hiritarren parte-hartzean interesatutako kargu publikoak eta erabiltzaileak atzemateko. Europan enpresa gutxik dute trakzio indar hori, eta erronda honekin aukera paregabea dugu datorren urtean hazkunde handi bat izateko, kontuan izanik 2019an egingo direla udal hauteskundeak eta Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak”.

Osoigo plataformak, berriz, egungo negozio-eredua zabaldu nahi du, eta jauzi kualitatibo bat eman prozesu legegileetan nahiz parte-hartze prozesuetan, sektoreko lider bihurtzeko Espainian. Plataformaren fundatzaile Eneko Aguirreren ustez, “erronda hau da lantaldea sendotzeko behar genuen bultzada, eszenatoki politiko eta instituzionalaren barruan oinarrizko zerbitzu gisa errotzeko behar genuena”.

info+: www.osoigo.com

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak