Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 apirila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Martxan da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria Sarien 33. Edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 24ra arte dago zabalik
Premios Toribio Echevarría

Izaera zientifiko-teknologiko nabarmena duten Euskadiko startupek eta enpresa-proiektuek hitzordua dute Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortzeko eta jardueraren hasieran laguntzeko sortutako Toribio Echevarría sari hauekin

BIC Gipuzkoa Up!Euskadi ekimen-ekosistemaren parte aktiboa da; SPRIEusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekintzailetzarako politikak kudeatzen dituen erakundea da. BIC Gipuzkoa lurraldeko Business Innovation Center-a da eta ekintzaileei behar duten babes osoa eskaintzen die enpresa berria sortzeko prozesuan, aholkularitza eskainiz prozesu horretan berrikuntzan oinarritutako enpresa egitasmoetan. Euskadiko BIC sareko kide da BIC Gipuzkoa, BIC Araba, BIC Bizkaia eta BIC Bizkaria Ezkerraldearekin batera, eta errazte funtzioa betetzen du enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan eta eragile aktibo ere bada Gipuzkoako kultura ekintzailean laguntza eta sustatzeko garaian.

Horrela, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak gaur goizean aurkeztu dituzte Toribio Echevarria sarien 33. edizioa, ekintzailetza berritzailearen erreferentzia nabarmenetako bat. Jon Iraola Eibarko alkateak, Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak eta Ana Telleria Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak Toribio Echevarria Sariek enpresa-ekimen berriak bultzatzeko orduan duten eragina azpimarratu dute.

Hala, izaera berritzailea eta zientifiko-teknologiko nabarmena duten Euskal Autonomia Erkidegoko startupek eta enpresa-proiektuek hitzordua dute beste behin Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortzeko eta jardueraren hasieran laguntzeko sortutako sari hauekin.

Zehazki, Toribio Echevarria sariek bi kategoria nagusi dituzte: “Idea/Enpresa-proiektuak” eta “Enpresa berria”

Proposamen irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, eta proiektu horiek garatzeko funtsezkoak diren laguntza-, finantzaketa-, aholkularitza-, mentoring- eta prestakuntza-programetan parte hartzeko aukera. Horiez gain, sari bat dago nazioartekotze-bidean laguntza behar duten enpresa-ekimenetara bideratua eta beste bi sari berezi Eibarko Udalak ematen dituenak.

Kategoria bakoitzean sartzeko baldintza eta oinarri guztiak www.toribioechevarria.com webgunean kontsulta daitezke. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da.

 

Sari bereziak

Eibarko Udalak, gainera, beste bi sari berezi ere ematen ditu “Eibarko Enpresa” eta “Espezializazio Estrategikoa” izenekoak, herriko enpresa-sare berritzaile eta lehiakorra garatzen laguntzeko.

Bi sari horietako bakoitzak 10.500 euroko dotazioa du eta BIC Gipuzkoa erakundearen bidez formazio espezializatua jasotzeko aukera. Bi kasuetan, oinarriek ezartzen dute enpresa irabazleek egoitza Eibarren izan behar dutela edo Saria eman eta gehienez urtebeteko epean, herrian ezartzeko konpromisoa hartu behar dutela, gutxienez, bi urterako.

“Eibarko enpresa” saria beste bi kategoria nagusietako edozeinetan aurkeztutako hautagaitza bati emango zaio; irizpidea izango da kalitate eta berrikuntza maila handia eskaintzea eta merkatuari balio-proposamen bat egitea, eta baita inbertsioa eta enplegua sortzeko ahalmena izatea ere.

“Espezializazio estrategikoa” sariaren kasuan, kirolaren alorreko egitasmoak lehenetsiko dira; nolanahi ere, beste arlo estrategiko batzuk ere aintzat hartuko dira, hala nola energia eta manufaktura aurreratua, bereziki, mikrodoitasun-mekanika eta robotika.

 

Balorazioak

Jon Iraola Eibarko alkateak hauxe adierazi du: “Sari hauek erakusten dute Eibarko Udalak apustu irmoa egiten duela ekintzailetza eta berrikuntza teknologikoaren alde, dibertsifikazio eta indarberritze-estrategia gisa; izan ere, estrategia horiek industriaren hobekuntzan aurrera egitea, enplegua sortzea, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen dute”. Eta, alde horretatik, “esan dezakegu ekintzailetzan oso osasuntsu gaudela, urtez urte, Toribio Echevarria Sarien deialdiarekin, balio berritzaile eta teknologiko oso handiko proiektuak eta ideiak jasotzen ditugulako”.

Bestalde, BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaile Marisa Arriolak adierazi duenez, “sari hauek enpresen garapenarekin, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin dugun konpromisoa berritzen dute urtero, estrategia horiek etorkizuneko funtsezko giltzarri baitira. Berrikuntza eta ekintzailetza garatzen ditugu gure ingurune ekonomiko eta sozialean inpaktu positibo bat izateko. Horregatik, sari hauek abagune paregabea dira pertsona ekintzaileen eta enpresen talentua eta sormena ezagutarazi eta saritzeko”.

Ana Telleria Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak adierazi duenez, Toribio Echeverria sari baten finalista edo irabazle izatea bultzada handia da enpresentzat eta ekintzaileentzat; izan ere, aurkezpen-gutun horrekin bezero eta inbertitzaile izan daitezkeenen aurrean aurkezteak ateak ireki eta baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematen dizkie. Horrela, aurretik saritutako enpresa batzuk nabarmendu ditzakegu, hala nola Scrapad, Atten2 edo Wellk, Eibarko Udalak finantzatu eta BIC Gipuzkoak kudeatutako inkubagailu teknologikoan (Tekniker) garatzen eta hazten ari direnak.

2022an egindako azken edizioan, 32 hautagaitza jaso ziren guztira, eta horietatik 15 proiektu finalista hautatu ziren. Proiektu horien jardueraren alorrak osasuna, foodtech-ak, biozientziak, kirola, material berriak eta mugikortasuna izan ziren. Gainera, 2022ko uztailaren 20an egindako sari-banaketan, Ventipet startupak, ‘Ideiak/Enpresa Proiektuak’ kategorian, eta Robtrusion – Industrias Químicas Irurena, ‘Enpresa Berria’ kategorian, jaso zituzten sari nagusiak.

Bestalde, Cycling Dynamic Trainers, Wellk Software Solutions eta Trak Health Solutions enpresek Eibarko Udalak emandako bi sari bereziak eta Nazioartekotzearen Saria jaso zituzten, hurrenez hurren.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimena dira eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak. Parte hartzen dute, baita ere, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, SPRIk, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek.

Premios Toribio Echevarría

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak