Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 maiatza, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Martinez Zabala Familiaren upategietako Lourdez Martinez eta Chubby Apps, Araba Ekinean ekimenaren 2023ko sarien irabazleak

Ekin Day egunean iragarri dituzte sariak, “Zure Ideiak Balio du” lehiaketako kategoria ezberdinetako irabazleen proiektuekin batera.
Ekin Day Alava Emprende Araba Ekinean

Maiatzaren 4an egin zen Ekin Day ekitaldia Europa Biltzar Jauregian, Araba Ekinean ekimenaren ekitaldi nagusia, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak –SPRI Taldearen eta BIC Arabaren eskutik– eta Vital Fundazioak antolatuta. Araban aberastasuna sortzen duten arrakastazko proiektu ekintzaileen ibilbidea saritzen duten urteroko sariak banatu zituzten ekitaldi horretan. 

Aurten, Familia Martinez Zabala taldeko Kontseilari Lourdes Martinezek jaso du Ekintzaile Bikainaren Saria; Martinez Zabala gure lurraldeko upategi-talde garrantzitsuenetakoa da.

Araban Ekin Saria, berriz, Chubby Apps Gasteizko start up-ak jaso du; gaur egun, Erdi Aroko Erdiguneko enpresa-zentroan du egoitza enpresa horrek. 

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak eman zituzten sariok. 

Ekintzaile Bikainaren Saria: Lourdes Martinez

Lourdes Martinez Ekintzaile Bikainaren saria jasotzen duen bigarren emakumea da, Araba Ekinean ekimenaren XX. urteurren honetan. Ardoaren sektorean erreferente den familia bateko laugarren belaunaldikoa da Lourdes, eta ez da familia horrek sari hau jasotzen duen lehen aldia, Lourdesen aitak sari bera jaso baitzuen 2005ean. Hainbat enpresa garrantzitsutan ibilbide luze eta nabarmena egin ondoren, Taldeko Zuzendari Nagusi Korporatibo izendatu zuten 2002an. Orain dela bi aste, Oionen eraikin berri bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, Norman Fosterrekin batera. 

Araban Ekin saria: Chubby Apps

Sari horrek urteko etorkizun handiko ibilbide ekintzaile gazte onena saritzen du, eta Chubby Apps start up-ak jaso du. 2021ean sortu zuten enpresa hori Gasteizen, Asier Garcia Moratok eta Patricia Bedoyak. Bi urte baino gutxiagoan, Estatuko zein nazioarteko hainbat sari jaso du Chubby Appsek, hala nola Innomakers4health, Pfizer Fundazioak eta The Cubek antolatutakoa. Start up honen ibilbidean, nabarmentzekoa da Cori Better Diabetes aplikazioa, diabetesa duten pertsonen bizimodua hobetzera bideratuta dagoena. 

 

“Zure ideiak balio du” lehiaketa

Ekin Day honetan, Zure ideiak balio du Lehiaketaren XIX. edizioko 18 finalisten artean irabazle atera diren proiektuak eman ziren jakitera; hauexek izan dira:

  • Ideiarik Onenaren Vital Fundazioa saria: Vitalbridge. Aplikazio mugikorra, adineko pertsonen eta mendekotasuna dutenen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dagoena. Diploma eta 1.000 euro
  • Ekimenik jasangarrienaren Aclima saria: Orlegi.  Iradokizunen/proposamenen plataforma batean oinarritutako aplikazio mugikorra; plataforma horretan, herritarrek etorkizun hurbilean nolako kalea izan nahiko luketen definitu ahal izango dute. Hirigileen eta bizilagunen arteko komunikazioa hobetzeko tresna. Diploma eta 1.000 euro.
  • Merkataritza eta Turismoko Gasteiz ON saria: Estetika-zentro bat digitalizatzea.  Estetika-zentro teknologiko digitalizatu bat sortzea, hainbat teknologia aplikatzeko, hala nola adimen artifiziala eta errealitate birtuala. Diploma eta 1.000 euro.
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko ekimen onenaren Eroski saria: Eukari Sentinels. Bateria prokarioto baten garapena, nano mailan patogenoak zaintzeko eta ezabatzeko eragile diren nanobotak produzitzeko gai dena, segurtasunean eta osasun publikoan aplikatzeko. Diploma eta 1.000 euro.
  • Industria-sektoreko ekimen onenaren Michelin saria: Pneumaflex. Ingurumenarekiko errespetuzkoak diren eragintza-sistema pneumatiko sinpleen fabrikazioa, hainbat industriaren eskariari erantzuteko: farmazia, medikuntza, elikadura eta beste batzuk.  Diploma eta 1.000 euro.
  • Osasunaren arloko ekimen onenaren i+Med saria: Lan Ekin. Autismoaren Espektroko Nahasmendua eta Asperger-en sindromea duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-mundura sartzeko laguntza jarraitu eta egonkorreko zerbitzua. Diploma eta 1.000 euro.
  • Enpresen eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Lan Ekin. Autismoaren Espektroko Nahasmendua eta Asperger-en sindromea duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-mundura sartzeko laguntza jarraitu eta egonkorreko zerbitzua. Diploma eta 1.000 euro
  • Publikoaren Sari Berezia: Eukari Sentinels. Bateria prokarioto bat garatu dute, nano mailan patogenoak zaintzeko eta ezabatzeko eragile diren nanobotak produzitzeko gai dena, segurtasunean eta osasun publikoan aplikatzeko. Diploma eta 300 euro. 

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak