Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 iraila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Gipuzkoa Open Future_ ekimenak erronka bat abiarazi du gastronomiaren sektorea digitalizatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónica-k Gipuzkoa Open Future_ sortu dute Basque Culinary Center-en laguntzarekin, enpresetako berrikuntza sustatzen duen ekosistema babesteko.
open future gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónica-k Gipuzkoa Open Future_ sortu dute Basque Culinary Center-en laguntzarekin, enpresetako berrikuntza sustatzen duen ekosistema babesteko.

 

Ekimen honen xedea da talentua eta ekintzailetza bultzatzea etorkizuneko sektore estrategikoetan –hala nola, zibersegurtasuna, gastronomiaren digitalizazioa, mugikortasun sostengarria eta bio-zientziak- eta, horrezaz gain, erreferentziazko konexio-puntu bihurtu nahi du berrikuntzaren arloan.

Open Future_ plataformaren bitartez, “berrikuntza irekiko” prozesuak abiaraziko dira, konponbidea bilatzeko benetako negozio-erronkei, prozesu horretan inplikaraziko direlarik ekintzaileak, startupak, ETEak, unibertsitateak eta teknologi zentroak. Erronka horietako bakoitzean gailentzen direnek aukera izango dute proiektu pilotu bat garatzeko enpresa parte-hartzaileekin.


Proposatuko zenuke konponbiderik jatetxe bateko bezeroaren esperientzia digitalizatzen laguntzeko?

Gipuzkoa Open Future_ ekitaldiak bere lehen erronka teknologikoa aurkeztu du “IXO Grupo” taldearen eskutik: datuen tratamenduaren kudeaketan oinarritutako konponbideak identifikatzea bezeroaren esperientzia berritzeko, bere lehentasun eta iritziei buruzko ezagutza hobetzeko, eta komunikazio hurbil eta atsegina aktibatzeko.

Baldin eta uste baduzu “Data Mining”, “Big Data”, “Analitika” eta puntako beste teknologia batzuk funtsezkoak izan daitezkeela erronka hori gainditzeko, hauxe da momentua mundu gastronomikoaren kudeaketan joera teknologiko bihurtu daitezkeen konponbide disruptiboak proposatzeko. Proiektu irabazleak konponbidearen pilotu bat egin ahal izango du IXO Grupo taldearen laguntzarekin. Gainera, 15.000 eurorainoko sari bat irabaziko du eta aukera izango du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzeko.

Kontsultatu oinarriak eta eman izena HEMEN.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak