Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 maiatza, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Ekonomia zirkularrarekin lotutako hiru ‘start-up’-ek pandemiaren erdian ekiteko gakoak azalduko dituzte Donostian

Feltwoodek, Bio2coatek eta Panduruk nekazaritza-elikagaien sektorean dituzten ideia berritzaileak azalduko dituzte ostegunean, hilak 13, EIT Foodek antolatutako ‘FUN&FAN-The Afterwork’ ekitaldian. Ekitaldi hori Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-estrategiaren barruan dago
'FUN&FAN' ekitaldiaren aurreko edizioa

Donostian, maiatzaren 13an, nekazaritza-elikagaien sektorearekin lotutako hiru enpresa-proiektu berri aurkeztuko dira. Tabakaleran izango da, Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT Food) antolatutako ‘FUN&FAN-The Afterwork’ jardunaldian. Ekitaldi honen helburua da Euskadin izaera ekintzailea sustatzea eta irtenbide berritzaileak bilatzea nekazaritzako elikagaien sektoreak dituen etorkizuneko erronka garrantzitsuenetako batzuei. Izan ere klima-aldaketa bezalako fenomenoek zuzenean eragiten diotenetako sektoretako bat da nekazaritza-elikagaiena.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-estrategiaren barruan dago, eta ikasleak, ekintzaileak, start-up-en sortzaileak eta nekazaritza-elikagaien sektorean enpresak sortzeko funtsezko eragileak bilduko ditu.

Hiru enpresa gazteek aurrera egin dute pandemiaren aldi zailenean, egungo arazoei irtenbide berritzaileak aplikatzen dizkietelako, eta ekonomia zirkularra dute oinarri bezala.

Feltwood industria-material ekologikoak -landare-zuntzen % 100- ekoizteko teknologiak garatzen dituen enpresa txiki bat da. Proiektu hau EIT Foodek aukeratu zuen, eta iaz abiarazitako COVID funtsen finantziazioa lortu zuen. Irtenbidea “plastikoaren, zuraren eta aglomeratuen alternatiba erreala” da, sortzaileek azaldu dutenez. Horietako bat, Oscar Longar, Donostian izango da ostegunean.

Bestalde, Bio2coatek hondakinen eta janari-galeren aurka borrokatzen du. Naturak elikagai erresistenteetan sartzen dituen osagaiak baliatzen dituen teknologia erabiltzen du elikagai galkorren bizitza luzatzeko. %100 naturala den estaldura jangarriak produktua denbora luzeagoan mantentzen du. Enpresa hau EIT Foodek bultzatutako Seedbed enpresa-inkubagailutik sortu zen. Farayde Matta Fakhouri Bio2coaten sortzaileetako bat izango da ‘FUN&FAN-The Afterwork’ saioan.

Arrakasta izan duten kasuen artean Panduru ere badago, gozogintza zirkularrean aritzen den negozio txiki bat. Bere errezetetan, egunean saltzen ez den ogia erabiltzen du, eta, horrela, alferrik galtzen den janaria murrizten laguntzen du, nutrizio-balioari eusten dion bitartean. Proiektu horrek emakume ekintzaileei zuzendutako Empowering Women in Agrifood (EWA) programa irabazi zuen iaz. Elena Fernández bere CEOak emango du hitzaldia.

EIT Food nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako ekimen liderra da Europan. Elikadura-sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin lan egiten du. Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) ezarritako zortzi berrikuntza-komunitateetako bat da. EBtik independentea den erakundea da, eta 2008an sortu zen berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko.

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak