Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 ekaina, 2018 Ekintzailetza UP Euskadi

Ekintzailetzari buruzko GEM txostenaren arabera nabarmen hazi da Euskadiko ekintzailetza-jarduera

Era berean, handitu egin da ekintzailetzako hazi-kapitala, 23.500€ gehiago Euskadin Estatuko 15.000€-en aldean
Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria.

 

Ekintzailetzari buruzko GEM txostenak dio Euskadiko ekintzailetza-jarduera nabarmen hazi dela (urte betean %3,3tik %5,8ra igo da), eta horrek esan nahi du gorakada bat gertatu dela negozioak hasten dituzten pertsonen kopuruan. Era berean, handitu egin da ekintzailetzako hazi-kapitala, 23.500€ gehiago Euskadin Estatuko 15.000€-en aldean. Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikerlariek osatzen duten GEM-Global Entrepreneurship Monitor taldeak gaur aurkeztu ditu Euskadirako espero diren ekintzailetza arloko datuak, informazio garrantzitsua argazki eguneratu bat izateko ekintzailetzak gure lurraldean daukan egoeraz.

 

  • Prozesu ekintzailearen adierazle nagusien diagnostikoa EAEn.

EAEko jarduera ekintzaileak, oro har, emaitza hobeak izan ditu, nabarmen, 2017-18 urtean: 2016an % 3,3 izatetik aurten % 5,8 izatera igaro da. Enpresen sendotze adierazleak hobera egin du. Bestalde, biztanleriaren zahartzea ikusten hasi gara, erretiroa hartzen duten eta, horrenbestez, jarduera uzten duten pertsona enpresaburuen kopurua garrantzitsua baita.

 

  • Ekintzailearen profila

EAEko ekintzailearen profila irudikatzerakoan, ikus dezakegu gizona dela (% 59), batez beste 40 urtekoa, eta prestakuntza eta errenta maila handikoa. Ekiteko arrazoi nagusia aukerak identifikatzea da.

 

  • Finantzaketa

EAEn, ekiteko behar den kapitalak gora egin du, 23.500 euro inguruan dago (Espainian, berriz, 15.000 euro inguruan). Gainera, abian jartzeko inbertsio handia (150.000 eurotik gorakoa) behar duten proiektu hasiberriak ugaritu egin dira. Ohikoa denez, talde sustatzailearen ekarpenak dira finantzaketa iturri nagusia (% 45). Horren atzetik daude finantza erakundeak (% 15,71), inbertsiogile espezializatuak (% 10,72), senitartekoen ekarpenak (% 10,36) eta laguntza publikoetako programak (% 9,82).

 

  • Enplegu sorrera, berrikuntza eta nazioartekotzea

Enpresa berriek enplegua sortzeko duten gaitasuna handitu egin da: autoenplegura bideratutako ekimenak gutxiago dira eta lanpostu batetik bostera sortzea dakarten proiektuak, berriz, gehiago. GEM ikerketan berrikuntza neurtzeko erabilitako adierazleei dagokienez, produktu edo zerbitzu berria izatea, lehiakide gutxi edukitzea eta urte bete baino gutxiagoko teknologiak erabiltzea dira, berriro ere, EAEko ekintzailetzaren indargune nagusiak. Negozio berrien nazioartekotzearen adierazlea egonkor dago.

 

  • EAEko herritarren balioen eta jarreren hautematea

Negozio aukera onen hautematea handitzen joan da azken urteetan, % 30,6ra iritsi arte. Hala, krisi ekonomikoaren aurreko mailak berreskuratu dira. Bestalde, ekiteko eragozpenen artean porrot egitearen beldurrak duen pisuak behera egin du azken urtean. Hori datu positibo bat da, erraztu egingo baitu pertsona gehiagok enpresa berri bat sortzeko erabakia hartzea.
EAEko emakume ekintzaileen indarra nabarmentzen da, gainera: gizon ekintzaileek baino aukera gehiago antzematen dituzte, porrot egiteko beldur gutxiago dute eta beren jakite eta trebetasunetan konfiantza handiagoa dute.

 

  • Ekiteko ingurunearen baldintzak EAEn

2017-18ko edizioan, ekiteko balioespenik onenak dituzten inguruneko baldintzak azpiegitura fisikoa eta zerbitzuena (4,0), gobernu programak (3,3) eta merkataritza eta lanbide azpiegitura (3,0) dira. Beste muturrean, EAEko jarduera ekintzailearen ingurunean balioespen okerrena duen adierazlea lehen eta bigarren hezkuntza (1,8) eta barne merkatuaren dinamika (1,9) dira. Azpimarratzekoa da Espainia eta Europar Batasuna alderatzerakoan, kokapena ona dela azpiegitura fisikoetan eta zerbitzuetakoetan, gobernuaren programetan, erdi mailako eta goi mailako hezkuntza, eta gobernu politiketan eta laguntza politiketan.

 

EAEko ekintzaileak biztanleria osoaren ia % 6 dira 2017-18an. Teknologia, kultur eta gizarte aldaketaren eragile gakoak dira, enplegua sortzen dute, proiektu berritzaileak dituzte eta enpresak biziberritzen dituzte. Horrenbestez, enpresaburu gizon eta emakumeak oso garrantzitsuak dira gure gizarteetan, batez ere erronka ekonomia eta gizarte jokaleku berriei aurre egitea denean.

Lotutako albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak