Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 otsaila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Easo Venturesek 26 proiektu berritzailetan inbertitutako ia 7 milioi eurorekin itxi du 2019a

Donostiako Venture Capital sozietateak 99 inbertitzaile ditu, batez ere Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta 18.410.000 euroko inbertsio-funtsa.
easo ventures

Donostiako Venture Capital sozietateak 99 inbertitzaile ditu, batez ere Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta 18.410.000 euroko inbertsio-funtsa.

Easo Ventures, enpresa berritzaileen sortzea eta garapena sustatzen duen euskal arrisku-kapitaleko sozietate pribatua, 6.920.741 euroko balioa duten 26 inbertsio itxi ditu 2019 urtean. Gaur egun, beste 3 inbertsio ditu negoziazio-fasean, 600.000 €-ko bolumen konprometituta dutenak.

Sektoreei dagokienez,industria-eremua da bereziki nabarmentzen dena, inbertitutako proiektu guztien % 35arekin, ondoren, software teknologikoaren sektorea (% 23a) doa, gailu mugikorretarako aplikazioak (15%a) eta BioTech sektorea, osasunari aplikatuta (% 15a).

Geografikoki, inbertsio gehienak (%62a) Euskal Herriko proiektuetan egin dira. Horietatik 13 Gipuzkoan daude (% 81a) eta 3 Bizkaian (% 19a). Madrilen (%12a) eta Katalunian (%12) inbertitutako proiektuek ere presentzia handia dute. Nafarroa, Galizia eta Kantabria dira zerrenda ixten duten beste autonomia erkidegoak.

“Bi urteko bizitzarekin, Easo Ventures mapan leku nabarmen batean kokatzea lortu dugu. Bai ekintzaileentzat, haien proiektua bultzatzen laguntzen diegulako, prozesuan aholkularitza emanez; bai inbertitzaileentzat ere, inbertitzeko aukera onenak eskuratzeko atea ikusten baitute gugan”, azaldu du Pedro Muñoz-Barojak, Easo Venturesen Managing Partnerra.

2018an sortuta, Easo Venturesek 99 inbertitzaile eta 18.410.000 euroko inbertsio-funtsa ditu. Inbertitzaileak, batez ere, Euskal Herriko enpresak, enpresariak eta zuzendariak dira, Easo Venturesen lurraldeko enpresa berritzaileen garapenean eta hazkundean inbertitzeko eta laguntzeko bitarteko bat ikusi dutenak.

“Gure helburua gure profesional guztien expertise-a ekartzen jarraitzea da, enpresa berritzaileen sorrera sustatzeko, eta, aldi berean, lurraldean inbertitzeko kultura baten garapena lideratzeko, etorkizuneko aberastasuna eta gizarte-ongizatea sortuko duten enpresa-proiektu berrien sorrera, atzematea eta hazkundea aktibatuko duena “, gehitu du Muñoz-Barojak.

info+: www.easoventures.com

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak