Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren hirugarren deialdia egin du

Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta Europako startupei zuzenduta dago lehiaketa
Zinemaldia startups Challenge

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren hirugarren deialdia egin du; ikus-entzunezkoetako proiektu teknologikoen gaineko lehiaketa da. Zinemaldia & Technology ekimenaren laugarren edizioaren barnean egingo den lehiaketa Zinemaldiaren apustu estrategikoetako bat da, teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruzko gogoetarako erreferentzia-gune izatea duenez helburu.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna datorren ekainaren 1a izango da. Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei –2015eko abenduaren 31tik aurrera eratuak– zuzenduta dago lehiaketa. Gainera, parte-hartzaileek Europako herrialde batean izan beharko dute legezko egoitza, eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan martxan aukera aztertea.

Hautatutako proiektuak Zinemaldiaren egitarauaren barnean aurkeztuko dira, irailean, eta eskola magistral bat ere egongo da.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge ekimena sustatzen du. Zinemaldia & Technology jardunaldiaren barruan egiten da, eta Donostia Zinemaldiak, TECNALIAk eta Tabakalerak antolatzen dute, Creative Europe MEDIAren eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzarekin. Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiarekin elkarlanean, jarduera horri loturiko jardunaldi gehiago egin nahi dira urtean zehar.

Lehenagoko edizioetan, teknologoen, zinemagileen eta zinemaren industriako profesionalen topagune bat izan zen Zinemaldia & Technology. 2018an, J.A. Bayona zinemagileak inauguratu zuen jardunaldia, eskola magistral bat eskainita; 2019an Lucía Peraltak hartu zuen parte, esaterako, Aquaman eta Game of Thrones produkzioetan Digital Matte Painter gisa izandako esperientzia azalduta, eta iaz Marc Ortsek soinu-teknologiaren bilakaerari eta soinu-banda bat sortzeko prozesuari buruz hitz egin zuen.

 

10.000 euroko saria eta 500.000 eurora arteko finantzazio posiblea

Izen-ematea Zinemaldiaren webgunean dagoen online formulario baten bidez egin daiteke. Adituen epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu eta horiek urtebetez Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC (Business Innovation Center) bateko inkubagailu baterako doako sarbidea, Zinemaldiko jarduera eta ekitaldi guztietarako sarbidea eta jardunaldira joateko bidaia- eta ostatu-gastuak ordainduta izango dituzte. Aukeratutako proiektuak prentsa-ohar baten bidez ezagutaraziko dira, abuztuaren hasieran. Azkenik, irailean, Zinemaldian bertan, epaimahai independente batek hautatutako du proiektu irabazlea, hots, 10.000 euroak jasoko dituena. Irabazleak nahiz lau finalistek, gainera, 500.000 euro arteko finantzaketa jaso ahalko dute, euren proiektua EAEn garatzeko.


IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINA 1

Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak