Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 otsaila, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Crecer+ XXV Inbertsio Foroa

CEBEK-Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren laguntzaz, inbertsiogileen eta ekintzaileen interesak batzen dituen Orkestraren plataformak foroaren beste edizio bat antolatu du.
orkestra crecer+

CEBEK-Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren laguntzaz, inbertsiogileen eta ekintzaileen interesak batzen dituen Orkestraren plataformak foroaren beste edizio bat antolatu du. Hitzordua datorren martxoaren 7an izango da, 17:00etan CEBEKen instalazioetan (Kale Nagusia 50, 5. solairua, Bilbo).

Jardunaldian parte hartuko dute Francisco Azpiazu CEBEKeko idazkari nagusiak, CEBEKemprende ekimena aurkezteko, eta Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak.

Ekitaldian izango da, halaber, Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria. Enpresa txiki eta ertainentzat networkingerako proposamen berri bat aurkeztuko du, BIND 4.0 programan parte hartzen duten startupekin, “Open Session” formatuan.

Guztira bost proiektu aurkeztuko dira Crecer+ foroaren edizio honetan:

1. proiektua: Plataforma teknologiko batez baliatuz, sistema honek aukera ematen du kirolari bakoitza bere errendimenduan eragina duten arlo guztietan ebaluatzeko eta hura hobetzeko emaitzak lortzeko.

2. proiektua: Erreformen managed marketplace. Zure proiekturako erreforma enpresa onenak zein diren dakien aholkulari batek lanetan gidatuko zaitu, kontratu gaiez arduratuko da eta edozein ezustekoren aurrean erantzungo du.

3. proiektua: Posta elektronikoko komunikazioak modu argian eta interpretazio okerrik gabe babesten dituen sistema. Komunikazio mota guztietarako erabil daiteke, bai bidalketa automatikoetarako (machine to human) eta bai pertsonen arteko komunikazioetarako (human to human).

– 4. proiektua: Errealitate birtualeko plataforma/aplikazioa, adineko pertsonentzat entretenimenduko eta estimulazio kognitiboko murgiltze esperientziak eskaintzen dituenak.

5. proiektua: Futbol amateurrerako marketplacea, jokalariek kirolean eta lanean aurrera egiten laguntzen duena, nazioarteko taldeetan eta enpresetan.

https://www.orkestra.deusto.es/eu/izen-ematea-crecer-inbertsio-foroa

 

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak