Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urria, 2018 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Crecer+ XXIV Inbertsio Foroa

Crecer+ ekimenaren XXIV. inbertsio foroa, APD (Asociación para el Progreso de la Dirección) elkartearen laguntzaz. Foroa datorren azaroaren 6an izango da, 16:00etatik 18:00etara, APDren Bilboko egoitzan.

Orkestrak 2017an argitaratu zuen Lehiakortasunari buruzko Txostenak anbidestreza kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen zuen: esplotazioko eta esplorazioko estrategien artean oreka egokia lortzeko gaitasuna. Esplotazioak gaur egungo gaitasunak fintzea eta zabaltzea esan nahi du; esplorazioak, berriz, gaitasun berriak ikastea eta eskuratzea. Enpresa orok, testuinguruaren arabera, epe luzeko estrategia bat sortzen du eta haren bidez banatzen ditu, modu orekatuan, bi estrategiak.

Anbidestrezak berrikuntzaren eta nazioartekotzearen dimentsioarekin du lotura. Hain zuzen ere, enpresentzat berrikuntza lortzeko bideetako bat ekintzailetza da. Ekintzailetza ereduek enpresari aukera ematen diote teknologia berritzaileetara iristeko eta negozio eredu berriak ezagutzeko, negozio berriak esploratzeari edo enpresa bera eraldatzeari bide emanez.

Ikuspegi horrekin aurkezpen dugu Crecer+ ekimenaren XXIV. inbertsio foroa, APD (Asociación para el Progreso de la Dirección) elkartearen laguntzaz. Foroa datorren azaroaren 6an izango da, 16:00etatik 18:00etara, APDren Bilboko egoitzan.

Oraingoan, lau proiektu ekintzaile berri aurkezteaz gainera, José Luis Larrea Orkestrako ohorezko presidenteak foroaren aurkezpena egingo du eta Agustín Zubillaga Orkestrako ikertzaile eta Digital Economy Labeko koordinatzaileak emango dio amaiera ekitaldiari, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek, ekintzailetza digitalari dagokionez, aurrera eraman dituzten berrikuntza irekiko politiken inguruan hitz eginez.

PROIEKTU EKINTZAILE hauek aurkeztuko dira:

– Zementu eta hormigoirako gehigarria, hasierako etapetan hartzea bizkortzeko
– Itxiera hibridoa (material sintetiko eta kautxu naturala) ardo lasaientzat.
– Bidaia ibilgailuak, zama lanetarako ibilgailuak eta autoak alokatzeko erreserba zentrala.
– Test genetikoetan oinarrituz, osasuna hobetzeko produktu pertsonalizatuak garatzeko proiektua.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak