Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urria, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Nola egin aurrera pertsonen eta planetaren zerbitzura egongo den ekonomia baterantz?

Ekonomia berriak egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko eta pertsonen eta planetaren zerbitzura jartzeko ahalmena dutela erakusten ari dira mundu osoan.
foro nuevas economias

Ekonomia berriak egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko eta pertsonen eta planetaren zerbitzura jartzeko ahalmena dutela erakusten ari dira mundu osoan.

Eredu ekonomiko berri batera aldatzeko trantsizioa bizitzen ari gara, eta Europan une hau aukeratzat jotzen da. Brusela ekonomia berrien aldeko apustua egiten ari da, hainbat joera ekonomikoren katalizatzaileak diren aldetik: ekonomia zirkularra, guztien ongiaren ekonomia, kolaborazioarena, soziala, solidarioa, blue deritzona, finantza etikoak…; elkarguneak bilatzea eta elkarrekin eredu ekonomiko alternatibo baten alde lan egitea da helburua.

 

Helburua

Jardunaldiaren bidez, ekonomia berriak ezagutarazi nahi zaizkio bertako ehun sozial eta ekonomikoari, oraintxe gertatzen ari dena kontatuz eta benetako eta gertuko adibideen berri emanez; orobat, garapen iraunkorra ahalbidetuko duten erronka berriei erantzuteko nolako bilakaera behar dugun hausnartu nahi dugu.

Nori zuzendua

Hiriak eta ekonomia eredu iraunkorretarantz eraman nahi dituzten enpresa, elkarte, entitate publiko, unibertsitate, prestakuntza zentro, gizarte kolektibo, entitate eta pertsona orori zuzendua.

Lekua

Europa biltzar etxea. Florida aretoa.

Programa

  • 09:00. Jardunaldiaren inaugurazioa.
  • 09:10. Zertarako ezagutu eta aplikatu behar ditu nire antolakundeak ekonomia berrien proposamenak?
    Diego Isabel la Moneda. NESI (ekonomia berriak eta berrikuntza soziala) foroaren zuzendaria. Global Hub for the Common Good fundazioaren sortzaileetako bat.
  • 09:50. Ekonomia berriak eta iraunkortasuna: egungo sistema ekonomikoa eraldatzen ari diren eredu ekonomikoak
    Daniel Truran. ebbf-ren zuzendari nagusia. B Corp-en enbaxadorea. Irakaslea negozio eskoletan. Impact Hub Madrid-en fundatzaileetako bat.
  • 10:30. Biren arteko elkarrizketa: mundua 10 urte barru
    Parte-hartzaileak: Daniel Truran eta Diego Isabel la Moneda.
    Dinamizatzailea: Aitor Buendia. Kazetaria.
  • 11:00. Atsedenaldia – Kafea.
  • 11.20 Esperientzia-panela: Ingurunea eraldatzen duten enpresak.
    • Skunkfunk. Modan txertatutako iraunkortasuna.
      Mikel Feijoo Elzo. Fundatzailea eta lehendakaria.
    • A&B, Laboratorio de Biotecnología. Pertsonen jardun ona.
      Isabel Acevedo Ramírez de la Peciña. Produktuaren zaintzaren eta laneko arriskuen prebentzioren arduraduna I+G+b atalean.
    • Fairphone, aldaketa zure eskuetan. Nola sortu eragin positiboa telefonoak fabrikatu, erabili eta birziklatzeko moduan.
      Iratxe Acha Gamboa eta Diego Casado Mansilla. Fairphone komunitatea.
  • 12:20. Lauren arteko solasaldia: bankuekin bankuez hitz egingo dugu, etorkizun iraunkorrago batez.
    Zenbait finantza-erakundek bankuei buruz duten ikuspegia azalduko digute, eta horiek pertsonen eta planetaren zerbitzura egongo den eredu ekonomiko batera eraldatzeko duten eragina aztertuko.
  • 13:00. Hirien eta ekonomia berriaren gida, Kaleidos sarearen barruan.
    José Luis Pérez. Gasteizko Udaleko Partaidetza eta Gardentasun Saileko zuzendaria.
  • 13:30. Ondorioak eta amaiera.

Informazioa eta izen-ematea

Lotutako albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak