Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 otsaila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

CITA | Emprendek startup lehiaketarako deialdia egiten du

CITA|Emprende EL DIARIO VASCOk y ADEGIk elkarrekin antotatutako ekimena da eta euskal ekosistemako hogei bat aktore nagusiren parte hartzea duena, zeinek lankidetza publiko/pribatuaren ildoan, formatu bateratzailea eta eragintzailea sortu dutenak.
cita emprende

CITA| Emprende ekimenak jakitera ematen du 2020ko apirilaren 29an Donostian egingo den 8 startup hautatzeko lehiaketaren deialdi irekia. Lehiaketa hau ekitaldi bereizgarri batetan egingo da, non ETE-en presentzia eta startupekin duten lotura bere leit motiv izango den. Izena ematen duten startupek; speed meeting-etara, mahai teknikoetara eta ekitaldi bateko kontaktuetara sartzeko aukerak ere aurkituko dituzte. Ekitaldi honen balio-proposamen nagusia enpresaren, inbertitzailearen eta ekintzaileen arteko elkarrizketa-kontextu produktibo bat erraztea izango da.

CITA|Emprende EL DIARIO VASCOk y ADEGIk elkarrekin antotatutako ekimena da eta euskal ekosistemako hogei bat aktore nagusiren parte hartzea duena, zeinek lankidetza publiko/pribatuaren ildoan, formatu bateratzailea eta eragintzailea sortu dutenak. Bere foku nagusia ETE ekintzaileak, startup-ak eta inbertitzaileak dira. Bere helburua inspirazio eta lan kontextu erraztea da, “Pyme-StartUp” berrikuntza Irekian oinarritutako konexioak sustatzeko; tokiko, estatuko eta nazioarteko jardunbide onenekin, eta lotura hori gauzatzeko erabakigarriak diren beste eragile batzurekiko beharrezko den konexioa bermatuz: Inbertitzailea eta ekintzailetzan, berrikuntzan eta operazio korporatiboetan adituak diren profesionalak.

 

Nortzuk eta zergatik

El Diario Vascok eta Adegik beren esperientzia eta gaitasunak batzen dituzte alor honetan, bere ahaleginak bilduz interes-taldeei balio erantsi handiagoa emateko, ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemaren parte diren eragileak ekimenaren garapenean inplikatzeko helburu argiarekin.

 

Zein arlotan gaude interesatuak?

Startup nazionalak eta nazioartekoak bilatzen ditugu, negozio-eredu inbertigarri eta eskalagarri bat garatzen ari direnak, eta era berean balioztatutakoa, hau da, merkatu-test bat, bezeroak, asmo-gutunak, negozio adierazleak dituztenak eta inbertsio- ticketean milioi 1 eurotik gorakoa ez den finantzaketa-erronda bat egin nahi dutenak.

Azken batean, proiektuak berritasunaren bat izan behar du, nahiz eta horrek ez duen esan nahi berariazko produktu/teknologia berria sortu edo asmatu beharra dagoenik, merkatuko arazo bat modu berritzailean konponduko duen ezaugarri bereizgarriren bat gutxienez izan beharko luke.

Hauek dira gure intereseko arloak: Fabrikazio aurreratua eta DeepTech, IoT, osasuna, digitala, foodtech, fintech, mugikortasuna, energia eta ekonomia zirkularra.

8 startup finalistak izango dira hautatuak, hautaketa-prozesu arin baten ondoren:

Parte hartu nahi dutenek bere eskaera egin ahal izango dute CITA/Emprende webgunearen bidez 2019ko urtarrilaren 27tik martxoaren 20ra bitartean. Proposamen guztiak ebaluatu ondoren, hautatutako startupek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte apirilaren 29an Donostian egingo den startup-lehiaketan adituen epaimahai baten aurrean, eta honekin batera lehiaketaren oinarrietan eta eskakizunetan kontsulta dezakete lehiaketan eskainitako sari erakargarriak.

 

Hauek dira lehiaketako sariak:

  • Ikusgarritasuna eta nabarmentasuna, ekitaldiaren inguruan DIARIO VASCO hedabideetan egingo den komunikazioari esker. Bereziki, Startupen Lehiaketari buruzko erreportajea egingo da, bi orrialdekoa, 8 proiektu finalistak deskribatzeko. Era berean, ekitaldia amaitu ondoren, irabazleak janikaraziko dira.
  • Saritutako hiru proiektuek publizitate espazioen sorta bana jasoko dute, EL DIARIO VASCOren hedabideetan. Sarien balioa honako hau izango da:
    • Lehen sailkatua:  15.000 euro.
    • Bigarren sailkatua: 9.000 euro
    • Hirugarren sailkatua: 6.000 euro.

 

Gogoratu, CITA EMPRENDE-ren webgunean eman dezakezu izena.

cita emprende logo

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak