COVID-19aren tsunamiak, hilabete gutxi batzuetan, beste era batera urteak behar izango lituzkeen digitalizazioaren azelerazioa eragin du.
Enpresentzat oso argia da digitalizazio estrategia bat izateko beharra, Covid ondorengo munduan lehiakor izateko, baina, horrez gain, startup baten berrikuntzarako gaitasuna, malgutasuna eta egokitzeko erraztasuna ere beharrezkoak izango dira.
CITA | Emprende Digitalizazioari buruzko edizio berezia topaketa birtual bat da, non arlo desberdinetan nabarmendu diren startup-ek, bereziki duten digitalizazio errendimendu izugarriagatik, euren ikuspegia eta arrakastaren gakoak azaltzeko aukera izango duten, ETE eta beste startup batzuetako zuzendariek osatutako foro baten aurrean.
Telelana :Nola egin?
E-commerce: Arrakasta lortu porrot egin gabe.
Adimen artifiziala + Big Data.
Turismo eta Digitalizazioa…
Irailak 15-16: Digitalizazioaren garaia iritsi da!
Igo zaitez CITA | Emprende-ren trenera.
Ikusi HEMEN Egitaraua eta Hizlariak.
Adegi elkarteak eta El Diario Vasco egunkariak antolatzen dute ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta SPRI Taldearen babesarekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?