Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 iraila, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

BIME PRO Start Up! Deaialdia zabalik urriaren 12arte

BIME PRO Start Up!, berrikuntza eta ekintzailetzarako topagunea
BIME Startu

Teknologia berriak, APP-ak, bideojokoak eta azken berrikuntza teknologiko eta kontzeptualak musikaren munduan eta kultura eta sormen-industrietan: BIME PRO StartUP . Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak, beste erakunde, entitate eta enpresen artean, lankidetzan dihardute ekimen honetan.

Inbertitzaileen partaidetza handiari esker, BIME PRO Start Up! Estatuko ekitaldirik puntakoenetako eta sormen-industrien startUPak bultzatzeko topagune garrantzitsua bihurtu da.

  • Ekosistema ekintzailea eta sortzailea
    Kultura eta sormen-industrietako ekintzailetzarako ingurune egokia.
  • Hitzaldiak
    Hitzaldiak enpresaburu eta sortzaile ospetsuekin, inbertitzaileekin eta sektoreko funtsezko aktoreekin.
  • Networking-a
    Formatu desberdinetako topaketak: speedmeetings online-ak, cocktailak, afariak…
  • Startup-en lehiaketa eta erakustaldia
    Estatuko eta nazioarteko startup onenak lehiatuko dira proiekturik disruptiboena aurkezteko.

STARTUP COMPETITIONDeialdi honen bidez, urriaren 12ra arte zabalik egongo dena, nazioarteko lehiaketa hau musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako proiekturik berritzaileena eta etorkizunik handiena duena hautatu eta lagundu nahi du, startup irabazlea Trade Mission a South Summit batekin sarituz.

 

ZURE BURUA NABARMENDU EZAZU VILLAGE VIRTUAL-ean
Jasotako proposamen guztietatik, 16 Startup Village Birtualaren parte izango dira, erakustoki bat non hautatutako proiektuek beren funtzionalitatea eta zerbitzuak ezagutarazi ahal izango dute, negozio-aukera berriak sustatzeko eta beste ekintzaile eta inbertitzaile parte-hartzaileekin sinergiak sortzeko. Modu honetan, finalistak ez diren proiektu guztiek nazioarteko lehiaketak eskaintzen dituen tresnak eta networking-a eskuragarri izango dituzte.

 

ETA ERAMAN EZAZU HURRENGO MAILARA
Hasierako fasea amaituta, 8 startup zuzenean finalera igaroko dira. Hauek, bere proiektuak 6 minutuko pitch batean aurkeztu beharko dituzte sektoreko profesional onenetako batzuek osatutako nazioarteko epaimahai baten aurrean.


Informazio gehiago eta deialdiaren OINARRIAK. Izen-ematea HEMEN.

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak