Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 iraila, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Bilbon ospatuko da ‘Insurance World Challenges 2020’

Irailaren 23an ‘Bilbao Insurance World Challenges’, ospatuko da, Europaren hegoaldeko aseguru-sektoreko berrikuntza-jaialdirik handiena, urtero ‘insurtech’ startup-ak, aseguru etxeak, bitartekariak eta teknologiak elkartzen dituen ekitaldia, sektoreko joerak kontatzeko.
bilbao insurance world challenge euskalduna

Irailaren 23anBilbao Insurance World Challenges’, ospatuko da, Europaren hegoaldeko aseguru-sektoreko berrikuntza-jaialdirik handiena, urtero ‘insurtech’ startup-ak, aseguru etxeak, bitartekariak eta teknologiak elkartzen dituen ekitaldia, sektoreko joerak kontatzeko.

Aseguru-sektoreak, maila globalean, aurre egin behar dituen etorkizuneko erronkak eta joerei buruz partekatu, eztabaidatu eta hausnartzeko jardunaldia da. Hau dena, harreman profesionalak eta ‘networking’ egiteko esparru ezin hobean: Bilboko Euskalduna Jauregia

Ekitaldiak eztabaida-panelak, ‘startup show cases’, ‘keynote speakers’ eta ‘speakers corners’ motatako jarduerak izango ditu. Hau dena, gainera, 40 stand interaktibo baino gehiago dituen azoka birtual batekin osatzen da. Aurten, sortutako osasun-krisia dela eta, “blended” ekitaldia diseinatu da. Bilbon bertan jarraitu ahal izango da, baita online ere, www.insurancechallenges.com/webgunearen bidez. Sare sozialetan, bere hashtag-a #InsuranceChallenges da.

Insurance World Challenges Europaren hegoaldeko Aseguru-Sektorean erreferentziazko nazioarteko konferentzia eta startup eta insurtech-en jaialdia da. Urtero, Espainiako eta nazioarteko aseguru-industriaren ordezkari nagusiak biltzen ditugu, baita ‘Seal Award’s ospetsuak lortzeko aukerak dituzten insurtechs berri eta interesgarriak ere.

 

Zer ikusiko da #Insurance Challenges-en?


Online ekitaldia

Lehen aldiz, online saio guztia zuzenean izango da, webgunearen eta ‘Community of Insurance’ aplikazioaren bidez. ‘Seal Awards’-en aldeko bozketak, azoka birtuala eta zuzeneko bi seinale, ekitaldi birtualean zein Euskalduna Jauregian bertan jardueraren jarraipena egiteko.

Online azoka birtuala

Online azkoka birtuala sortu da, non enpresa aseguratzaile, teknologiko eta ‘insurtechs’ guztiak ezagut daitezke.


Seal Awards

Aurten ‘Seal Award’ bat egongo da kategoria bakoitzeko, aditu-epaimahai batek emango duena. Beste bik, berriz, parte hartzen duen publikoak aukeratuko ditu. Dagoeneko irekita dago ‘Seal Award, Startup & Insurtech Competition by Community of Insurance’-ren bozketa; bertan, zure ‘insurtech’ gogokoena aukera dezakezu.

Azkenik, Bilboko ekitaldi presentzialera aurkezten diren ekimenen artean bozkatuko den sari bat aurreikusi da. Ikusleek aurkezpenik onena sarituko dute.

 

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak