Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urria, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Bilboko Udalak enpresa-proiektu berrien sorkuntza sustatu nahi du Bilbao ekintzailetza digitala lehiekaetaren bidez

Ekimen horren helburua da enpleguaren sorkuntza eta jarduera ekonomikoa sustatuko dituzten enpresa-ekimenak erakartzea Bilbora, hiriarentzat estrategikoa den ekonomia digitalaren sektorean.
Bilbao Emprendimiento Digital Concurso

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, BILBAO EKINTZAILETZA DIGITALA lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazi du. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak ekonomia digitalaren baitako enpresak erakartzea, sortzea eta haztea lortu nahi du, hiribilduarentzat sektore estrategikoa baita.

 

Lehiaketa horren bidez, hautatutako enpresa-proiektuei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eman nahi die Udalak, ingurune lehiakor batean eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak dituzten trebetasun eta ezagutzekin merkaturatu ahal izateko.

Lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute Bilbon start up berri baten proiektuak aurkezten dituzten ekintzaileek, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dutenek edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne-ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Bilboao Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko izango ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, baloraziorik onena jasotzen duten hiru ekimenentzat, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketan aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal-ekintzailetza zentroan eskainiko direnak.

Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren 2014- 2020 Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Eragilearen bitartez, % 50ean finantzatuko du Bilboko Ekintzailetza Digitalaren lehiaketa.

 

ESKAERAK

Interesdunek helbide elektroniko honen bidez aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak bihartik aurrera, irailaren 30a, big@bilbaoekintza.bilbao.eus. BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan ere aurkeztu daitezke, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11), 09:00etatik 13:00etara.

Lehiaketaren oinarriak eta dokumentazioa Bilbao Ekintzaren webgunean daude, esteka honetan.

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak