Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuzentasunari eta zintzotasunari buruz hitz egin du

BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuzentasunari eta zintzotasunari buruz hitz egin du bertako LUSE INGENIERÍA enpresaren “I HONESTY DAY”izenekoan.
honest day

BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuzentasunari eta zintzotasunari buruz hitz egin du bertako LUSE INGENIERÍA enpresaren “I HONESTY DAY”izenekoan. Ilgner espazioan, beste batzuen artean, Pedro Carrascal Esklerosi anitzeko pazienteen Europako plataformaren presidentea egon den mahai inguruarekin.

BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner espazioak, harrigarria bezain beharrezkoa den eta inor hotz utzi ez duen topaketa jaso du gaur goizean: zuzentasuna, zintzotasuna, lan esparruan. Luse Ingeniería Barakaldoko enpresaren ekimenez eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta Barakaldoko udalaren lankidetzarekin egin den I Honesty Day izenekoak, negozioen munduko zuzentasunari buruzko gogoeta egin du. Hitzordu bitxiaren lehenengo edizio honetako gonbidatu berezia Pedro Carrascal Esklerosi anitzeko pazienteen Europako plataformako presidentea izan da, beste gonbidatu askoren artean.

Luse Ingenieríak, 2007an BIC Bizkaia Ezkerraldean sortu zen eta robotika eta automatizazio ingeniaritzan aritzen den Barakaldoko enpresak, antolatu du I Honesty Day hori. Topaketaren helburu nagusia lan munduko, negozioen munduko, zuzentasunari balioa ematea da. Rafael Luquin sortzailearen berbetan, “Inolako zalantza barik, ona da profesionalok lan munduan kontzientzia zintzoa izatea. Jardunaldi honen bitartez, konpartitu behar ditugun esperientziak ekintzaile guztientzat lagungarri izatea bilatzen dugu, balioak eskuratzeko eta praktikan jartzeko”.

Gainera, Luquinen hitzetan, “prestakuntza guztia salmentetara, errentagarritasunak hobetzera, zuzentzen den unean, are garrantzitsuagoa da zintzotasunean gelditzea eta egiten dugunaren bitartez gizarteari gauza berriak eta onak eskaintzeko moduari buruzko gogoeta egitea”. Horrela, I Honesty Day horren mezua ezin da argiagoa izan: zuzentasuna, zintzotasuna, ez dago errentagarritasunarekin kontrajarrita. Hori argi eta garbi geratuko da bere estreinaldirako BIC Bizkaia Ezkerradea aukeratu duen topaketaren lehen edizio honetatik aurrera.

Ideia, zenbait ekitalditan beste ekintzaile batzuekin izandako solasaldietan sortu zen. Horietan oinarrituta, eurak jaso zutena transmititzeak oso harrera ona jasotzen zuela ikusi zuten Luse Ingenierían. “Horregatik, uste dugu ekintzailetzan hasten ari diren guztientzat oso ona dela erabakiak hartzeko eta jarduteko orduan erreferente zuzenak izatea”, azaldu du Luse Ingeniería enpresako sortzaileak.

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, eta Alex Arriola Spriko Zuzendari Nagusia, izan dira jardunaldia irekitzearen arduradunak. Ondoren, Pedro Carrascal Esklerosi anitzeko pazienteen Europako plataformako presidenteak Esklerosi Anitzeko elkartea aurkeztu du. Horren ostean, hainbat kide izan dituen mahai ingurua egin da: Enrique Ordieres CINFAko presidentea; Jordi Dalmases Bartzelonako Farmazialarien Elkargoko presidentea, Consell de Farmaceutics de Catalunyako presidentea eta Espainiako Farmazialarien Kontseilu Nagusiko presidenteordea; Carolina Pérez Toledo CEBEKeko presidenteordea, Bizkaiko emakume enpresarioen eta zuzendarien presidentea eta Learnlight Bilbaoko bazkide zuzendaria; Erlantz Gorostiza M.B. Ritz Carlton Abama Tenerifeko sukaldaria, 2 michelín izar dituena; Maider Unda domina olinpikoaren irabazlea; eta Eider Etxeberria Bizipozeko bazkide sortzailea.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak