Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Berrikuntza, talentu ekintzailea eta startup-ak: “THE FOOD GLOBAL ECOSYSTEM”

Ekosistemak EAEko zein EAEtik kanpoko 60 enpresa inguru biltzen ditu, eta Euskadiko elikadura katearen ikerketa, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko aktiboen eta zerbitzuen sarea izango du
The food gglobal ecosystem

The Food Global Ecosystem 60 enpresa inguruk osatutako proiektu publiko-pribatua da. Proiektu horren bidez, Euskadik berrikuntza-proiektuak, talentu ekintzailea eta startup-ak erakarri nahi ditu nekazaritzako eta elikagaien esparruko alderdi teknologikoetan (agritech, foodtech eta gastronomytech).

Elikaduraren sektoreko 60 enpresa inguru eta erakundeetako ordezkariak egon dira “The Food Global Ecosystem” ekimena aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak presidituta egin den ekitaldian. Balio proposamen publiko pribatua da ekimena, eta bere asma da elikaduraren munduan posizionatzea, Euskaditik eta bokazio internazionalarekin.

The Food Global Ecosystem proiektua baliagarria izango da enpresak, berrikuntza proiektuak, talentu ekintzailea eta startupak Euskadira erakartzeko, bai eta proiektuak eskalatzeko ere, gero eta handiagoa den nekazaritzako elikagaien eremuan, beren alderdi teknologikoetan (agritech, foodtech eta gastronomytech).

“Enpresei eta ekintzaileen beharrei begira egongo da beti ekosistemaren jarduera. Proiektuaren irismena eta anbizioa globala izango da, baina betiere lurraldearentzat eragile berriak eta baliozko proposamenak erakartzeko eta sortzeko helburua kontuan hartuta. Epe ertainera, helburua da Euskadi berrikuntza teknologikoan eta elikaduraren alorreko ezagutzan munduko erreferente nagusietako bat izatea”, azpimarratu du Tapia sailburuak.

Ekosistemak EAEko zein EAEtik kanpoko 60 enpresa inguru biltzen ditu, eta Euskadiko elikadura katearen ikerketa, berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko aktiboen eta zerbitzuen sarea izango du; tartean egongo dira, esaterako, HAZI, ekimenaren eragile koordinatzailea eta katalizatzailea, NEIKER, nekazaritza arloko proiektuen ikerketa zentroa, AZTI, ikerketa proiektuen eta elikadura teknologiaren sorkuntzaren eragile gisa, eta BASQUE CULINARY CENTER, talentua eta elikaduraren arloko ekintzaileak erakartzeko eragile nagusia eta gastronomiaren eremuko ekintzaileak. Era berean, ekosistemak Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen laguntza izango du.

Gaitasun publiko eta pribatuei esker, “The Food Global Ecosystem”-ek estrategia sendo bat garatu ahal izango du, balio katea jasangarritasunaren, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren ikuspegitik eraldatzeko. Estrategia partekatua da, eta datozen 6 urteetan 500 milioi euro baino gehiago inbertitzea aurreikusten da. Horrez gain, Next Generation EU Europako finantzaketa esparruan parte hartuko duen enpresa hautagaitza indartsua izango da.

 

Euskadik nekazaritzako elikagaien estatuko PERTE bat bultzatuko du

Aurkezpenaren esparruan, Tapia sailburuak Next Generation funtsei iragarri die Euskadik nekazaritzako elikagaien estatuko PERTE bat bultzatuko duela, gastronomiaren eta elikaduraren ekosistema indartzeko eta kohesionatzeko asmoarekin, hazkunde jasangarria, sektorearen jarduera ekonomikoa, talentua erakartzea eta kalitatezko enplegua sortzea bultzatzeko, eta elikaduraren sektorea herrialdeko ekonomiarako sektore estrategiko gisa kokatzeko.

Eraldaketa palanka gisa, nabarmendu behar da berrikuntzan eta ekintzailetzan oinarritutako gunea, Goe (Gastronomy Open Ecosystem) izenekoa, Basque Culinary Centerren gidaritzapean. Nazioarteko ikuspegitik, talentuaren erakarpena eta prestakuntza aurreratua izango dira jarduera ardatz nagusia. Eremu horrek alderdi fisiko bat eta komunitate digital bat izango ditu, ikasleak, ekintzaileak, ikertzaileak eta enpresak erakartzeko balioko dutenak, eta haiek elkartzera, batera sortzera eta trebatzera bideratuko dituztenak. Ikerketarako eta elkarrizketarako gune bat, talentuaren trebakuntza espezializatuan zentratuta prestakuntza jasotzeko leku bat, non ekosistema gastronomikoko eragileen arteko lankidetzaren bidez etorkizuneko gizarteak dituen erronkei erantzungo zaien.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak