Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

BBSC Awards lehiaketak euskal startup berritzaileenentzako deialdia egin du

Sariketa hau garapenaren lehen fasean dauden proiektuei zuzentzen zaie.

 

Sariketa hau garapenaren lehen fasean dauden proiektuei zuzentzen zaie.

 

Irailean egingo den Biscay Bay Startup Campus topaketak plazaratu du startup eta enpresa-ideia berriei zuzendutako BBSC Awards lehiaketaren 2019ko deialdia. Sari horiek 17.500 euroko zuzkidura dute eta laguntza ematen dute enpresa proiektua garatu edo emendatzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 5era arte.

 

Lehiaketa honen helburua da ideia berritzaileak dituzten ekintzaileei laguntzea eta, aldi berean, Bizkaiko startup-en ekosistema bultzatzea. Horregatik, BBSC Awards sariketan 10.000, 5.000 eta 2.500 euroko hiru sari banatuko zaizkie potentzial handiena duten enpresa-proposamenei. Gainera, hiru talde irabazleei adituen aholkularitza eta bulego bat eskainiko zaizkie urtebetez beren proiektuak azeleratzeko.

 

Sari-banaketa Biscay Bay Startup Campus topaketan egingo da, irailaren 19 eta 20an Bilbon. Aurten bigarrenez egingo diren jardunaldi horiek UPV/EHUk antolatzen ditu Happence startup-aren eta Bilbao Valley elkartearen laguntzarekin, eta helburutzat dute topagune bat sortzea ekintzaile, startup, haztegi eta enpresentzat, ezagutzak truka ditzaten eta lankidetzarako aukera berriak sor ditzaten.

 

BBSC Awards sariketan parte hartu nahi duten startup-ek edo ekintzaile-taldeek ekitaldiaren webgunean eman behar dute izena. Inskribatzen diren proiektu guztien artetik 12 finalista aukeratuko dira, zeintzuek beren negozio-ideiak aurkeztu ahal izango baitituzte BBSC ekitaldian, adituz eta balizko inbertitzailez osatutako epaimahai baten aurrean. Epaile horiek hiru proposamen onenak aukeratuko dituzte eta sariak irailaren 20an banatuko dira Bilboko Iberdrola dorrean egingo den ekitaldi batean. Lehiaketaren oinarriek dioten bezala, epaimahaiak kontuan hartuko du proiektuak berekin dakarren lehiakortasun-abantaila, konponduko duen arazoa, berrikuntza-maila, eskalagarritasuna eta ideia sustatu duen lantaldea.

 

BBSC Awards sariketaren lehen edizioa 2018an egin zen. Iaz Stoor enpresak irabazi zuen lehen saria (arkitektura arloko profesionalak eraikitzaile eta sustatzaileekin konektatzen dituen marketplace bat), DifferEngin startup-a bigarren postuan gelditu zen (4.0 Industriarako IoT komunikazio-sistemak garatzen dituena) eta hirugarren saria Marshall Handplanes enpresa gaztearentzat izan zen (0 km-ko Body surf taula sostengarriak fabrikatzen dituena).

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak