Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 Marzo, 2019 Ekintzailetza UP Euskadi

Appsamblea, boto-kutxa eta papera ordezkatuko dituen aplikazioa

Sistemak blockchain zifratua eta teknologia darabiltza onlineko botoa bermatzeko

 

Sistemak blockchain zifratua eta teknologia darabiltza onlineko botoa bermatzeko

 

Appsamblea proiektua sortu zen bere fundatzaileetako bat den Raúl Bejaranok hauxe galdetu ziolako bere buruari: nola da posible gurea bezain konektatua dagoen gizarte batean ezinezkoa izatea botoa Internet bidez ematea berme guztiekin? Ideia horretatik abiatuta, Appsamblea tresna garatzen hasi zen Gorka García, Clara del Río eta Guillermo López ekintzaileekin batera.

 

Hala, aplikazio bat sortu zuten bozketa prozesua online egiteko, betiko bozketen estandar guztiak gaindituz. Tresna berria hiru zutabetan oinarritzen da segurtasuna bermatzeko prozesu osoan: boto egiaztatu, sekretu eta aldaezinak. Horretarako, identifikazio-metodo akreditatuak erabiltzen ditu (adibidez NAN elektronikoa) eta emaitza guztiak zifratzen ditu. Hala, ez antolatzaileek, ez Appsamblea tresnaren lantaldeak, ezin dute jakin parte-hartzaile bakoitzak zein boto eman duen, botoaren eta boto-emailearen datuen arteko lotura desagertu egiten delako. Azkenik, blockchain teknologiak bermatzen du emaitzak ez direla aldatuko. “Boto bakoitza zifratu eta kopiatu egiten da kateko hainbat puntutan, beraz, inork kopia bat aldatu nahiko balu, alarma bat piztuko litzateke gainerako kopia guztietan” azaldu du Clara del Ríok, Appsamblea ekimeneko marketineko arduradunak.

 

Lantaldea 2017an sortu zen enpresa gisa, Demium Startups Bilbao azeleragailutik igaro ondoren, eta hainbat prozesutan probatu dute tresna berria, esaterako, alderdi politikoen primarioetan eta tamaina desberdinetako elkarteetako edo hezkuntza komunitateetako bozketetan. Sistema onlinekoa izaki, posible da presentzialki bozkatzea, baina orobat bozkatzeko aukera ematen die toki desberdinetan dauden parte-hartzaileei. “Nahiz eta teknologia konplexua duen, tresna hau adin eta profil guztietako pertsonentzat pentsatuta dago eta sistema oso erraz eta intuitiboa du” azaldu du startup-eko CMOak.

 

Orain lantaldearen helburua da aplikazioaren funtzionaltasunak zabaltzea beste parte-hartze prozesu batzuetan ere erabili ahal izateko, adibidez, inkestetan eta eztabaidetan. Epe laburrerako badu beste helburu bat ere, tresnaren erabiltzaileak autonomoagoak izatea hain zuzen. “Guztiz auto-konfiguragarria izatea nahi dugu, bezeroak online kontratatu dezala inolako laguntzarik gabe” azaldu du Clara del Ríok. “Horri esker, kostuak merkatuko dira eta prozesuak azkartu”.

 

Appsamblea da MassChallenge Biscay programan parte hartzeko aukeratutako 15 startup-etako bat. Finalerdia gainditu ondoren, enpresen azelerazio-tailer batean parte hartuko du Bostonen eta aukera izango du Ipar Amerikako azeleragailuaren nazioarteko lehiaketan sartzeko. MassChallenge Biscay ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta MassChallenge azeleragailuak sinatutako akordio baten emaitza da eta helburutzat dauka euskal startup-ak harremanetan jartzea nazioarteko ekintzailetza- eta berrikuntza-sareekin.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak