Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 otsaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Afrikan eta Euskadin gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertzea

Euskadi, Kenya eta Senegalgo ekintzailez osatutako bederatzi taldek Afrikan eta Euskadin garatzeko prestatu dituzten osasunerako eskubideari buruzko proiektuak defendatuko dituzte
Africa Basque Challenge

Africa Basque Challenge: Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Team Academyk sustatutako programaren helburua da gizarte-garapena sustatuko duten eta Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa izango duten enpresa berriak sortzea.

Nairobin aurrez aurre bildu ondoren, lanean aritu dira azarotik otsailera bitartean, modu digitalean, eta aste honetan 9 taldeen topaketa egin da Bilbon. Fase honetan, ekintzaileek finantzaketaren eta negozio-planei buruzko prestakuntza jaso dute, baita diseinuari eta inpaktuaren kudeaketari buruzkoa ere. Helburua da bihar, ostirala, beren proiektuak aurkeztea azken ekitaldian, non epaimahai batek proiektu irabazleak aukeratuko baititu aurkezpena eta gero. Helburu nagusia da Kenyan, Senegalen eta/edo Euskadin inpaktu positiboa izango duten enpresa errealak sortzea.

Zehazki, bihar, 17:30ean, BBK Kunan, 38 euskal-afrikar gaztek osatutako 9 taldek beren proposamena defendatuko dute epaimahai baten aurrean. Epaimahai horretan inbertitzaile ezagunak eta inpaktua duten inbertsio-funtsak eta gizarte-enpresariak eta -ekintzaileak daude, eta startup irabazleak aukeratuko dituzte.  Ekitaldia (ingelesez egingo da) zuzenean eta online jarraitu ahal izango da helbide honetan:

 

Afrikan eta Euskadin dauden gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertzea Euskadiko eta Afrikako gazteez osatutako talde kulturaniztunen bidez, kultura-aniztasuna eta elkarren arteko sorkuntza baliatuta.

Afrikan eta Euskadin dauden gizarte-ekintzailetza sustatzeko aukerak aztertzea Euskadiko eta Afrikako gazteez osatutako talde kulturaniztunen bidez, kultura-aniztasuna eta elkarren arteko sorkuntza baliatuta. Hori izan zen, duela lau urte, Europan aitzindaria den programa baten ernamuina: Africa Basque Challenge. Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON TEAM ACADEMY ekintzailetza-sarearen bidez, Mundukidek eta LKS taldeak, besteak, beste, sustatutako programa bat da, eta haren helburua da gazte ekintzaileek elkarren artean proiektuak sortzea, Afrikan zein Euskadin inpaktu positiboa sortzeko. Ekimen horri esker, orain arte, hamar bat enpresa sortu ahal izan dira, gehienak Afrikan. Aurten, hirugarren edizioa izango da eta osasunerako eskubidean eragiten duten proiektuak ditu ardatz. Aurtengo edizioan, Anesvad fundazioa, Diversity 4 Equality eta Zuhura Africa batu dira antolatzaileen taldera.

Zehazki, bihar, ostirala, Euskadi, Kenya eta Senegalgo 38 gaztek osatutako bederatzi talde kulturaniztun Bilbon elkartuko dira (BBK Kunan – GJHen Etxean), 17:30etik aurrera, azken lau hilabeteetan landu dituzten proiektuak defendatzeko. Osasunerako eskubidea oinarritzat hartuta, taldeen xedea da ur garbiaren, osasun mentalaren, nutrizioaren, genero-berdintasunaren, haurren eta dibertsitate funtzionalaren aldeko proiektuak garatzea.

Saria jasoz gero, taldeek duten konpromisoetako bat da beren enpresa martxan jartzea. Hala, lehen edizioan irabazle izan zen Hoco enpresak eraikuntzarako materialak sortzen ditu koko-zuntzak erabilita. Bigarren edizioko proiektu irabazlea, Impact Mama, emakumeentzako coworkingerako karabana-furgoneta bat da, zeinak Senegalgo landa-eremuko herrixkak bisitatzen baititu, emakumeei prestakuntzan eta ekintzailetzan laguntzeko.

 

Proiektuak

  • 1. TALDEA: (HAURRAK) dibertsitate funtzionala duten umeak Kenyako ikastetxeetan integratzeko metodologiak garatzea.
  • 2. TALDEA: (OSASUN MENTALA) Adimen emozionala lantzea enpresen barruan, Euskadin ongizate-eremuak sortzeko.
  • 3. TALDEA: (OSASUN MENTALA) Kenyako gazteengan depresioa prebenitzea, komunitatea sortuz eta komunitatearen laguntza baliatuz.
  • 4. TALDEA: (UR GARBIA ESKURA IZATEA) Kitengelan (Kenya) ura garbitzeko sistema bat erabiltzea, herrialdeko eskualde lehorrenetako batean edateko ura eskaini izateko.
  • 5. TALDEA: (NUTRIZIOA) Diabetesa duten pertsonei laguntza ematea, jarraipenaren bidez eta diagnostiko prebentiboa egiteko monitorizazioaren bidez, Kenyan.
  • 6. TALDEA (GENERO-BERDINTASUNA) Erditu ondorengo depresioak jota dauden emakumeei laguntza ematea eta haiekin egotea, Kenyan.
  • 7. TALDEA: (HAURRAK) Eskolako materialak garatzea, hezkuntza haur guztien eskura jartzeko Senegalgo landa-eremuetan.
  • 8. TALDEA: (DIBERTSITATE FUNTZIONALA) Gorputz-adarrak fabrikatzea plastiko birziklatua erabilita, dibertsitate funtzionala duten pertsonek hobeto mugitzeko aukera izan dezaten eta ondasun eskuragarria izan dadin Kenyan.
  • 9. TALDEA: (NUTRIZIOA) Landa-eremuetan elikadura hobetzea, Kenyan dieta osasuntsua eta askotarikoa eskainiko duen aseguru-plan baten bidez.

 

Hirugarren edizio honetan erakunde hauek izan dira laguntzaile: Anesvad fundazioa, Moviltik, E-Lankidetza (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia), Hahatay, Initiative Developpement, CAMINOS, Aminata, Euroregión, UPNA, ESTIA eta Impact Hub Dakar.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak