Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 abendua, 2021 Ekintzailetza Up Euskadi Bind40

Abenduaren 22an itxiko du BIND 4.0 SME Connection-ek startup-ek izena emateko epea

Izena emateko epea amaitzen denean, ETE ek startup-ak aukeratuko dituzte eta urtarrilaren 19an startup finalistak jakinaraziko dira. Urtarrilaren 24ko astean pitching-ak egingo dira
SME BIND 4.0

 

BIND 4.0 SME Connection-ek datorren abenduaren 22an itxiko du startup teknologikoek izena emateko deialdia. Hamar egun baino ez dira gelditzen interesdunek berrikuntza irekiaren plataformaren ekimen berri honen lehenengo edizioan izena eman ahal izateko, BIND 4.0, Euskadiko 22 industria ETE-etan haien teknologiak ezartzeko. Aukeratuek haien sektoreko erreferentziazko ETE-ekin batera egingo dute lan, haien konponbidea benetako egoera batean garatuko dute, ordaindutako kontratua izango dute, eta industriaren erronka berriei erantzungo dien proiektu pilotua egingo dute.

Industriaren 12 erronkak

Industriako 20 ETE berritzailek baino gehiagok, Euskadiko Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaileen bidez, —hala nola: Uptek (AFM), fabrikazio aurreratuko klusterra; Aclima, ingurumen sektoreko klusterra; Energia-Klusterra eta Acicae, automozioko klusterra— guztira sektoreko 12 erronka proposatu dituzte eta hautagaitzek horiei erantzun behar diete, eta, horretarako, haien konponbide teknologiko disruptiboa aplikatu behar dute. Erronka horiek ondoen konpontzen dituzten startup-en proposamenak izango dira BIND 4.0 SME Connection-en lehenengo edizioan parte hartzeko aukeratuak.

 

BIND 4.0 SME Connection-eko ETE partehartzaileak
Agaleus Garita Automotive Lazpiur
Azpiaran Glual Hydraulics Metal Group
Cometel Ibarmia Ona
Dimeco Indumetal Recycling Tivoly
Eldu Izar Cutting Tools Zabargarbi
Ekide Group Kimua  
Flexix Lantek  

 

Honako hauek dira ETE horiek sektoreka proposatzen dituzten erronkak:

  1. Ingurumen‑Klusterraren erronkak
    1. Sarrera‑logistika optimizatzea tratamendu‑instalazioetan hondakinen harrera hobetzeko.
    2. Hondakinen tratamendu‑instalazioen barruko eraginkortasuna optimizatzea.
    3. Larrialdi‑egoerak aurreikustea eta kudeatzea.
  2. Fabrikazio Aurreratuko Klusterraren erronkak
    1. Datuen bistaratze hobetua.
    2. Datu‑adimena barne‑ eta kanpo‑prozesuak optimizatzeko.
    3. Kalitate‑kontrolak gaitzeko teknologiak.
  3. Energia‑Klusterraren erronkak
    1. Instalazio elektrikoak mantentzeko eraldatze digitala.
    2. Bukatutako produktuaren trazabilitatea saldu osteko eta mantentze‑lanen zerbitzuetarako.
    3. Karga‑kudeaketaren osoko konponbideetan ikusmen artifiziala sartzea.
  4. Automozioko Klusterraren erronkak
    1. Produktuak diseinatu eta fabrikatzeko teknologien bidez kalitate‑kontrola optimizatzea.
    2. Produktuaren trazabilitatea eta ekoizpena hobetzea  sentsore seguruen bidez.
    3. Errealitate Areagotua aplikatutako telelaguntza‑zerbitzuak.

Teknologia erronka bakoitzaren informazio gehiago izateko, startup-ek WEB‑MINTEGIAK online ikus ditzakete. Honako esteka hauetan proposamen bakoitza zehaztasunez azaltzen da:

Nork hartu dezake parte BIND 4.0 SME Connection-en?

Parte hartu ahal izateko startupek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Industria‑sektoreari aplikatzen zaizkion teknologia berriak garatzea.
  • Ikusi, testatu, probatu eta merkatuan eskuragarri egon daitekeen produktu edo zerbitzua edukitzea.
  • Ez izatea 8 urte baino gehiago.
  • Industria‑prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzea.

 

Startup-ek izena eman dezakete abenduaren 22ra arte programaren webgunearen bidez . Izena emateko epea amaitzen denean, ETE‑ek startup-ak aukeratuko dituzte eta urtarrilaren 19an startup finalistak jakinaraziko dira. Urtarrilaren 24ko astean pitching-ak egingo dira.

 

BIND 4.0-ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziako 65 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen, hots, industriaren transformazio digitala bultzatzeko, eta, aldi berean, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez azeleratzeko. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak 130 startupek baino gehiagok garatu dituzten 200 proiektu azeleratu ditu egin dituen bost edizioetan.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak