Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 maiatza, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Bind40 Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

SPRIk zazpi instrumentu aurkeztu ditu enpresen eraldaketa digitalerako

Forotech Deusto ekitaldiko “Datuen zientzia erabiliz fabrikazioa hobetzeko” jardunaldian

 

Forotech Deusto ekitaldiko “Datuen zientzia erabiliz fabrikazioa hobetzeko” jardunaldian

 

SPRIko Berrikuntza eta Teknologia zuzendari Aitor Cobanerak jardunaldi batean parte hartu du, non hizpide hartu baititu Eusko Jaurlaritzak SPRIren  bidez  diseinatu eta diruz hornitu dituen programa, zerbitzu eta azpiegiturak, beren bitartez jarduera tradizionalak teknologikoki aurreratutako industria berri bihurtu daitezen, hau da, balio erantsi handiko zerbitzuak emango dituztenak eta konpainietako balio-sorkuntza optimizatzen lagunduko dutenak.

 

Cobanerak esan duenez, enpresa bakoitzak hobetzen saiatu behar du eraldaketa digitalaren markoan beretzat baliagarri diren digitalizazioaren esparruetan, eta SPRIk laguntza-tresna sorta zabala eskaintzen du horretarako.

 

Hala, formatu desberdinetako ekimenak proposatzen ditu, hala nola programak (Hazitek, Industria Digitala, Zibersegurtasun Industriala, Basque Industry 4.0, BZHP-Banda Zabala Hedatzeko Programa) edo azpiegiturak nola baitira Basque Digital Innovation Hub –dagoeneko garatuta dauden 4.0 konponbideen eskaintza jasotzen duena eta euskal enpresa guztien zerbitzura dagoena konplexutasun maila desberdinetan–, edo Basque Cybersecurity Centre. Orobat esan du Bind 4.0 programaren laugarren edizioa martxan dagoela jadanik. SPRIren ekimen horrek elkarrekin konektatzen ditu 4.0 konponbideak behar dituzten  enpresa trakziogile handiak, eta premia horiei erantzuteko garatutako konponbideak dituzten startup-ak.

 

Jardunaldi hori -zeinetan parte hartu baitu Cobanerak- Deustuko Unibertsitateak antolatutako Forotech Teknologiaren Astean egin da eta eraldaketa digitalaren erronketako bat hartu du hizpide: datuen erabilera fabrikazioa hobetzeko.

 

Topaketaren ardatz izan den gai horretan espezializatutako Asenta aholkularitzako zuzendari Luis Mauleónek datuen kudeaketaren erronkak azpimarratu ditu, zeren “datuak, zenbat eta konektatuago egon, hainbat gehiago balio duelako eta konektatu gabeko datua zalantzazko datua delako”.

 

Gogora ekarri du datuak erabiltzeko ez dela nahikoa atzemate eta analisi tresnak ezartzea, eta enpresei esan die inbertitu dezatela prestakuntzan, gaitasunak garatu ahal izateko orainaldian arituz etorkizunari eragiteko.

 

Ondoren, Manufacturing arlora aplikatutako datuen kudeaketan espezialista den Michael Baudin-ek, oinarritzat harturik konpainia handietako aholkulari bezala egin duen lana, azaldu du zeinen garrantzitsua den fabrikazioari aplikatutako datuen zientzia. Azpimarratu du epe laburrean daukagun erronka garrantzitsu bat dela datuen kudeaketako espezialistek ez dutela ezagutzen fabrikazioa eta, alderantziz, fabrikazioko profesionalek ez dutela ezagutzen datuen zientzia. Bat etorri da Luis Mauleonekin esanez prestakuntza eta trebakuntza direla landu beharreko helburuak.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak