Logistika eta garraiorako soluzio teknologikoak

13 martxoa, 2018
Bi erakundeetako ordezkariak Teknalia korporazio teknologikoaren egoitzan

Primafrío enpresak eta Tecnalia korporazio teknologikoak lankidetza akordioa sinatu dute, garraio eta logistikaren arloan I+G proiektuak abiarazteko

 

 Harreman komertzialak gero eta irekiagoak eta gero eta nazioartekoagoak diren honetan, garraioa eta logistika oro har giltzarrizko sektoreak dira lehiakortasuna, segurtasuna nahiz energia-eraginkortasuna hobetzen lagun ditzaketen teknologia berritzaileak aplikatu ahal izateko.

 

Egoera honetan, barazki eta fruten garraioan diharduen Primafrío enpresak eta Tecnalia korporazio teknologikoak lankidetza-akordioa sinatu dute, garraio eta logistikari zuzendutako zenbait ikerketa-ildo bultzatu eta I+G arloko proiektuak abian jartzeko asmoz.

 

Izenpetutako hitzarmenaren arabera, automatizazioari, monitorizazioari eta energiaren optimizazioari dagozkien ekimenak sustatuko dira merkantziak lantzen diren nodo logistikoetan edo kokapen fisikoetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow