Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 maiatza, 2018 I+G

Euskal diseinua duten ferri ekologikoak

Oliver Design konpainiak ontzi iraunkorragoen diseinua landu du Baleàriarentzat
Oliver Design-ek diseinatutako ferryaren zirriborroa

Oliver Design konpainiak ontzi iraunkorragoen diseinua landu du Baleàriarentzat

 

Ontzigintza arloko diseinuan eta arkitekturan espezializatuta dagoen Oliver Design euskal enpresak lau ontzi ekologiko berriren diseinua egin du Baleària ontzi bidezko garraio-konpainiarentzat. Honek serie horretako bigarren ontzia itsasoratu berri du Ibiza eta Formenteraren arteko bidaiak egiteko.

Euskal konpainiak diseinatutako ontzi berriek 28 metroko luzera eta 9 metroko zabalera dute eta propultsio-sistema eraginkorragoaz hornituta daude. Diseinuan nahiz eraikuntzan, funtsezkotzat jo dira itsasontzi horietan sar daitezkeen 350 bidaiarien irisgarritasuna eta erosotasuna, iraunkortasunarekin batera.

Asturiasko GONDAN ontziolan eraikitako ferri horien branka ura erraz husteko eta segurtasuna bermatzeko diseinatu da, eta kraskoak egiteko beira-zuntzez indartutako poliesterra erabili da, akabera ekologikoagoa lortzeko asmoz. Horrez gain, eguzki-plakak dituzte, itsasontzian eskainitako zerbitzuen behar energetikoak estaltzeko.

Lotutako albisteak

18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
12 iraila, 2024 I+G
Neiker-ek eredu matematikoak garatzen ditu kultibo erresistenteagoak lortzeko
Irakurri gehiago
11 iraila, 2024 I+G
Ondoanek I+Gn oinarritzen du bere estrategia balio-proposamena areagotzeko
Irakurri gehiago
10 iraila, 2024 I+G
Konputazio kuantikoa aurrera doa Euskadin adimen artifiziala sustatzeko KUBIT proiektuarekin
Irakurri gehiago
26 uztaila, 2024 I+G
Adagio proiektuak industriarentzako IA sortzailea garatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak