Hitzordua, Fabrikazio Aurreratuaren onurekin

7 martxoa, 2018
Lehen saioa Fabrikazio Aurreratuaren Testuinguru Orokorra-ri zuzenduta egongo da

Datorren martxoaren 14an, fabrikazio industrialeko sistematan teknologia berriak ezartzeak eragiten dituen abantaila nagusiak landuko dituen jardunaldi teknikoa egingo da

 

Industrian teknologia berriak aplikatzeak eta eraginkorragoak diren sistema produktiboak garatzeak  Fabrikazio Aurreratuaren prozesuak ekarri ditu. Esparru honetako azken joerak ekite aldera, datorren martxoaren 14an, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean, Markinan, hain zuzen ere, Fabrikazio Aurreratuaren Testuinguru Orokorra jardunaldia egingo da.

 

Azaro fundazioak, Mondragon Eskola Politeknikoaren (MGEP) eta Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskolaren (ESTIA) laguntzaz antolatutako sesioa, ikuspegi desberdinetatik, Fabrikazio Aurreratuarekin erlazionatutako alderdi teknikoak jorratze aldera programatutako lau topaketetako lehena izango da.

 

Lehen sesio honek fabrikazio industrialeko eredu honen aldeko apustuak eskaintzen dituen onurak aurkeztea du xede. Jardunaldiaren lehen zatia, zenbait hitzaldi programatuko dira; topaketaren bigarren zatirako, ordea, adibide praktikoak, esperientzia errealak eta mahai inguru bat aurreikusi da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow