Albisteak 8 otsaila, 2018

Eusko Jaurlaritzak kanpo-sarea sustatzeko, bulegoa irekiko du Milanen

Planak 94,1 MM euroko inbertsioa aurreikusten du
-
  • 2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Planak indartu egiten ditu balio erantsiko zerbitzuak eta erakunde integratuagoari ematen dio bide. 
  • Basque Trade and Investment-en Gobernuaren eta Spriren zerbitzuak jasoko dira eta nazioartekotzeko tresnak kudeatuko dira. 
  • Europa lehentasunezko merkatu bezala agertzen da berriz enpresen aktibitaterako urrunago dauden beste merkatu batzuekin batera, AEB, Mexiko eta Txina. 
  • Planak 94,1 MM euroko inbertsioa aurreikusten du, enpresak laguntzeko, giza baliabideen formaziorako eta kanpo sarea sustatzeko batik bat. 
  • ITAC, lizitazioa esleitzeko lehen euskal enpresa, Basque Country Lizitazioak Plataformaren lankidetzarekin

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura departamentuak 2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana aurkeztu du euskal enpresen nazioarteko aktibitatea laguntzeko tresna gisa eta geroz eta irekiagoa den ekonomia indartzen laguntzeko.

2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen ikuspegi berezia jasotzeko abian jarritako bigarren plana da; elementu hori Euskal Industria Politikaren lehentasunezko palanketako bat dela ulertzen da, industria-egituraren hazkundeari, lehiakortasunari eta eraldaketari egiten dion ekarpenagatik.

2014-2016 plana nazioarteko merkataritza hazteko eta krisi ekonomikoak zekartzan zailtasunei irtenbideak aurkitzeko tresna eta gida zen; 2017-2020ko planaren helburua politikak, programak, laguntza-zerbitzuak, finantza-tresnak, ekimenak eta baliabideak sendotzea da, kanpo-sarea, erakunde integratuagoa eta balio erantsiko zerbitzuen indartzea sustatuz.

Plana 2020 Euskadiko Plangintza Estrategikoaren barruan dago, eta Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategiaren elementu nagusietako bat da.

Nazioartekotze-politiken plangintza berritu hori, gainera, Euskadin enpresa-nazioartekotzearen egoeraren diagnostikoak enpresa esportatzaile erregularrak, azken 4 urtean, % 16 hazi direla eta esportatzaile handiak (>50m€) % 18 hazi direla erakusten duen unean heldu da.

Erronka berriak

Helburu nagusia euskal enpresa merkatu globalean sartzeko eta nazioartean lehiatzeko jauzi kualitatiboari bide ematea da, eta, horretarako, 9 ardatz estrategiko identifikatu dira:

  • Balio erantsiko zerbitzuak, enpresa-profil desberdinetarako banatutako zerbitzu-zorro berriaren bidez; gainera, berezko gaitasunak eta eragile laguntzaileenak konbinatzen ditu
  • Adimen lehiakorra; horretarako, euskal enpresei ezagutza aurreratua eta aukera berriak sortu eta ematen zaizkie.
  • Euskal enpresa eta erakundeei kanpo-sarearen ekarpena areagotzea.
  • Euskal enpresetan profesionalak nazioartekotzeko gaikuntza espezializatua sendotzea
  • Enpresei finantzaketa-tresna lehiakorrak eskaintzea, nazioartekotzeko aukera zabalerako
  • Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzeko dituen gaitasun eta aktiboak integratu eta sendotzea
  • Enpresen nazioartekotzea sustatzeko tartean diren eragile guztien koordinazioan aurrera egitea
  • Euskadirako, bertako enpresetarako eta euskal nazioartekotze-sistemarako aitorpena irabaztea

Ardatz horien bidez, balio-kate globaletan erabat integratuta dagoen euskal enpresa-egitura lortu nahi da, merkatu-nitxo zehatzetan mundu-mailako lidergoa izateko gaitasuna duena eta ekosistema publiko-pribatu sinergikoa, arina eta malgua oinarri duena.

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia edo Basque Trade and Investment (BTIn)

BTIn Plan berriaren apustu izateko sortu da, eta helburu nagusi du Eusko Jaurlaritzak eremu horretan dituen gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzea eta, horrela, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena sendotzea. Horrela, ezabatu egiten da nazioartekotze-programen eta -zerbitzuen arteko banaketa funtzionala, eta enpresen behar zehatzagoetara egokitzapen handiagoa eskaintzen da.

Agentzia berrian, Lakua eta Spriren nazioartekotze-taldeak eta -baliabideak batzen dira, erakunde bakarrean. Erakunde horren ardurak honako hauek izango dira:

  • Gaur egun Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen programak kudeatzea
  • Adimen lehiakorraren sistema berria diseinatzea eta abian jartzea
  • Bulegoen Sarea indartzea kanpoan
  • Pertsonei gaikuntza ematea, nazioartekotze-beken bidez
  • Nazioartekotzearen egungo finantzaketa-programak berrikustea eta finantza-tresnetara jotzen laguntzea
  • Basque Country markaren erabilera sustatzea

Spri Taldean sartuta, BTIn-k, 2018an, 22M€-ko aurrekontua eta 30 profesionalen langile-zuzkidura kudeatuko ditu egoitza nagusian, Kanpo Sareko 19 profesionalen laguntzarekin.

BTIn sortzeak ez dakar aldaketarik nazioartekotzearen arloko akordioetarako eta erakundeen arteko koordinazioaren filosofiarako; izan ere, berretsi egiten du Gobernuak Basque Consortium-en alde koordinaziorako oinarrizko tresna gisa egiten duen apustua. BTIk, gainera, dinamizazioa hartu nahi du bere gain, gaitasunetan, ezagutzan eta arintasunean sendotzeko aukeratik abiatuta.

Bulego berria irekitzea Milanen

Merkatu globalaren analisiak euskal enpresentzako herrialde interesgarrienak zein diren zehazten du, eta Planak zehazten ditu dagoeneko zein izango diren lehentasunezko herrialdeak datozen urteotan.

Merkatu Global

1 .lehentasuna

2 .lehentasuna

Esplorazioa

Europako bazkide
nagusiak

 

Alemania
Italia
Erresuma Batua

Frantzia
Brasil
Errusia

ASEAN (Singapur, Malasia, Indonesia, Tailandia)
Ekialde Ertaina
Maroko

Urrutiko merkatu
estrategikoa

Txina
Mexiko
Ameriketako Estatu
Batuak

India
Kolonbia

Japonia
Iran
Hego Korea

Gure nazioartekotzerako, enpresek ezinbestean izan behar dituzte interes-merkatuetan zerbitzu emango dieten bulegoak; beraz, datorren ekainean merkataritza-bulego berria irekiko da Milanen.

Asteburu honetan, Eusko Jaurlaritzak Italian izango duen bulego horren zuzendaritza-lanez arduratuko den pertsona kontratatzeko hautaketa-iragarkia argitaratu da.

 

Milango bulego hori irekitzen denean, kanpo-sareak 17 bulego izango ditu.

Italiako industria, eremu askotan, Euskadikoaren antzekoa da, eta puntako zenbait sektoretan sinergietarako aukera dakar, besteak beste, Aeronautikan, Biotechen, Manufaktura Aurreratuan, Robotikan eta Energian; sektore horiek, gainera, euskal industria-politikaren RIS3 politikan sartzen dira. Elikadurak, halaber, aukera ugari izan ditzake; izan ere, Italia lehengaiaren inportatzaile handia da.

Gaur egun, Italian 37 enpresa daude finkatuta, eta, zalantzarik gabe, etorkizunean negozio-aukerak dituen herrialdea da.

Oraintsu, Euskadirentzat 47 herrialderen interesa aztertzen ari zen SPRIko Nazioarte Sailak egin duen azterlan batean (2017ko otsaila), Italia 9. postuan zegoen, eta, hurbileko merkatu gisa, intereseko lekua da, euskal esportazioetarako eta merkataritzan sartzeko edo bertan finkatzeko, bai eta inbertsioetarako eragile posiblea ere.

 

Nazioartekotzeari laguntzeko programak

Planak bi programa berri jasotzen ditu eta horiek Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen nazioartekotzeari laguntzeko eskaintza osatzen dute.

PILOTU programa ETEei zuzenduta dago, eta bere helburua kanpoan inbertsio publikoko proiektu pilotuei laguntzea da. Proiektuak enpresak eginiko inbertsioaren % 50 jasoko du, eta muga 50.000€-koa izango da.

SAKONDU programa ere ETEei zuzenduta dago, baina nazioartean sakon zabalduta daudenei. Helburua da enpresak konparazioan ahula den merkatuetan duen lehiakortasun-posizioa hobetzea. Ekintzetarako laguntza, besteak beste: merkatu-azterlanak, azoketara joatea, bidaiak, alderantzizko misioak edo sustapenerako eta publizitaterako materiala. Gastuen % 30 da, eta, eskabideko, 20.000€ da muga.

Gainera, GAUZATU Kanpo Ezarpenak (kanpoan ekoizpen-ezarpenak sortzeko eta garatzeko), GLOBAL LEHIAN (nazioarteko jarduera indibiduala eta lankidetzakoa sustatzeko) eta ELKARTZEN 2025 (nazioartekotzea lankidetzan sustatzeko) programekin jarraitzen da. Azkenik, LANDHOME programarekin ere jarraitzen da; programa horren helburua atzerriratutako euskal profesionalak itzul daitezen bide ematea da, beren nazioarteko esperientziak Euskadin finkatzen diren enpresetan sartzeko.

 

Giza Kapitala

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea prozesu integral gisa ulertzen da, ekonomia irekira bideratzen dena, merkatu-ikuspegiarekin, bai eta ekoizpen-ikuspegiarekin eta gizarte-ikuspegiarekin ere. Ikuspegi horrek aukera eman beharko luke euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea hobetzeko testuinguru globalean eta, horretarako, pertsona eta erakunde prestatuak behar dira. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, urtero, ehun bat nazioartekotze-beka ematen ditu eta 400 Global Training Beka gehiago; beka horiek, aurrerantzean, BTIn-en ere kudeatuko dira.

Bi beka-modalitate dira eta horien helburua kanpo-merkataritzako eta, oro har, nazioartekotzearen eremuko profesionalen prestakuntza da, euskal enpresek eremu horretan goi-mailako prestakuntza duten langileak izateko. Era berean, balio handiko aukera da euskal gazteentzat, beste kultura-eremu batzuetan esperientzia eta ezagutza berenganatzeko; horren bidez, prestakuntza jasotzeko eta mugikortasunerako aukera ematen zaie eta lan-merkatura sartzeko gaitasuna eskuratzen dute.

2018ko BEINTetarako eta Global Training beketarako izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta gazte tituludunek beka horiek martxoaren 1era arte eskatu ahalko dituzte.

 

94,1MM euro enpresa nazioartekotzea bultzatzeko

2020 Enpresa Nazioartekotze Planak 94,1 miloi euroko aurrekontua dauka, eta ahalegin berezia egiten du euskal enpresak sustatzen, bai helmuga merkatuetan baita Euskadin bertan ere, 40,1M; Pertsona gazteen formakuntzan Beint eta Global Trainig Beken bidez 32,6M eta enpresa aktibitatearen laguntzan subentzio edo finantziazio programa ezberdinen bidez, 21,4M.

 

Basque Country Licitaciones plataforma emaitzak ematen hasi da

Legegintzaldiaren hasieran, Basque Country Lizitazioak Plataforma jarri zen martxan, alde anitzeko finantzaketa duten lizitazio-proiektuetan euskal enpresen parte-hartzea sustatzeko programa. Iaz, 7 bidaia egin ziren, proiektuak deitzen dituzten erakundeekin harremanak garatzeko eta gure enpresak 3 herrialdetan preskribatzeko: Kolonbian, Mexikon eta Argentinan.

Lizitazio konplexuak dira, dirutan zenbateko handikoak eta euskal enpresek erakundeen babesa behar izaten dute, euren proposamenak aurkezteko orduan kudeaketa alorreko laguntza.

BC Plataformari esker, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkaritzak irabaztea lortu den proiektuaren identifikazioan lagundu zuen eta baita Euskadiko ITAC enpresaren bazkidea izango dena ere.

 

Proiektuari buruzko informazioa:

Kolonbiako Pazifikoko kostaldeak (Chocó, Cauca, Valle eta Nariño departamentuek) herrialdeko beste guneekiko ezberdintasun eta gizarte atzerapen maila handia erakusten du. Gobernuak “Todos Somos PaZcífico” Plana abian jarri zuen, inguruko bizilagunen bizi baldintzak hobetzeko eta garapen ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan laguntzeko. Lehen fase batean eta Banca Multilateralaren laguntzarekin, lau hiriburutan lehenetsi dira interbentzioak: Quibdó, Buenaventura, Tumaco eta Guapi. Ubidearen estaldura eta hiri-uren estolderia herrialdeko batez bestekoaren azpitik dago eta ez daukate hiriguneetako drenajeetarako sistemarik.

Proiektuak euri uren erabilera eta saneamendu sistemen integratzea du helburu, berrerabilpena eta sistemaren hobekuntza sustatuz. Garatu beharreko programa pilotua oinarri izango da maila erregional eta lokalean, Hirietako Drenaje Iraunkorreko Sistemen planifikazioa, diseinua eta kudeaketa programa integralak erraztuko dituzten tresna metodologikoak formulatzeko.

Lotutako albisteak

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.