Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2018 Digitalizazioa Nazioartekotzea Alemania Erresuma Batua Errusia Europa Industria adimenduna Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Smart Industry Programa Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Euskadik zuzendutako proiektu europar batek xedetzat du “Big data” aplikatzea industrian

Innovalia Taldeak koordinatuko duen ekimen horretan, Boost 4.0, Europako berrogeita hamar enpresa eta unibertsitatek parte hartzen dute

 

Innovalia Taldeak koordinatuko duen ekimen horretan, Boost 4.0, Europako berrogeita hamar enpresa eta unibertsitatek parte hartzen dute

 

Europako Batzordeak hainbat urte daramatza estrategia bat prestatzen gizartea eta industrializazioa digitalizatzeko. Lan horri esker argi ikusi du datuen analitika eta kudeaketaren arloa lideratu beharra dagoela. Ildo horren barruan kokatzen dira Europari “big data” edo “smart data” arloen ekosistema propio bat emateko zuzentarau eta proiektu guztiak.

 

Testuinguru horretan, Innovalia euskal taldeak, bere menpeko Carsa aholkularitzaren bitartez, Boost 4.0 (Big Data For Factories) ekimen europarra zuzenduko du, zeinaren helburua baita datuen analitika aplikatzea industrian. Kontinente zaharreko berrogeita hamar bat konpainiak eta unibertsitatek parte hartzen dute programa horretan, besteak beste, hauek: IBM, Volvo, Siemens, Gestamp, Philips, Whirpool, Volkswagen, Telefónica eta Vista Alegre.

 

Boost 4.0 programaren bidez, Europako industriak azkarrago bereganatuko ditu “big data” eta datuen analitikako konponbide aurreratuak, horretarako erabiliko dituelarik Fiware teknologian oinarritutako estandar eta API ireki fidagarri eta babestuak. Jesús de la Mazak, Innovalia Taldeko presidenteak, esan duenez: “Parte-hartzaile bakoitzak “big data”ren erabilpenari buruzko esperientzia desberdinak garatu eta lantegi propioetan probatuko ditu. Helburu nagusia da aldez aurretik identifikatutako komunikazio eta enkriptazio estandarrak eta protokoloak zabaltzea, eta hortik abiatuta, proben emaitzak sustatzea pilotuak martxan jarriz”.

 

Innovalia euskal enpresak lideratutako ekimen europar horrek jomugatzat  du datuen analitika erabiltzea fabrikazio prozesuetan. Nahiz eta pilotu asko automozioaren sektoreko konpainietan garatuko diren, Boost 4.0 ekimena fabrikazioaren mundura zuzenduta dago, sektorea gorabehera.

 

Boost 4.0 ekimenak, Europako enpresa industrial handienen arteko lankidetza ahalbidetzen duenak, 20 milioi euroko finantzaketa dauka (horietatik 6 zuzenean Batzordeak berak jarritakoak eta gainerakoak konpainia parte-hartzaileek) eta 36 hilabeteko iraupena izango du.  Espero da proiektu honek 100 milioi euroko inpaktua izango duela, baina zifrez harago, “Batzordea sinetsirik dago ekimen honen baitan garatzen diren proiektuek trakzio-lana egingo dutela Europako industrientzat” azpimarratu du Jesús de la Mazak.

 

Innovalia Taldeak Europako hamar proiektutan parte hartu du 2017an, euren artean Boost 4.0 delakoa. “Big data”ren arloko Europako beste proiektu bat koordinatuko da Euskaditik, zehazki, Deustuko Unibertsitatetik: European Data Incubator (EDI). Partzuergo bat da Europako hamar herrialdetako 20 erakundez osaturik dagoena, eta helburutzat du “big data” erabiltzeko estrategiak garatu nahi dituzten enpresa eta “startup” askok izan ohi dituzten oztopoak gainditzen laguntzea.

 

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak