Batzar horretan enbaxadoreak aukera izan du Eusko Jaurlaritzak sortutako zerbitzu berria eta Euskadiko enpresa-sarearen funtzionamendua ezagutzeko
SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) Federico Ramón Puertaren (Argentinak Espainian duen enbaxadorearen) bisita jaso du astearte honetan Bilbon. Argentinako ordezkaritza bat Euskadira etorri da zuzenean ezagutzeko Eusko Jaurlaritzak aurten sortu duen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia (Basque Trade & Investment) eta euskal enpresa-sarearen funtzionamendua.
Batzarrean hizpide hartu dituzte, besteak beste, Argentinan kokatuta dauden euskal enpresen intereseko sektoreak, Produkzio Ministerioaren barruko Industria Idazkaritzarekiko lankidetza edota euskal konpainiek dituzten aukerak organismo multilateralek (BID edo Munduko Bankua) finantzatutako inbertsio publikoko lizitazioetan parte hartzeko.
Topaketa hori kokatzen da Basque Trade & Investment agentziak egun hauetarako antolatu duen lan-agenda betearen barruan. Hala, agenda horri jarraiki, agentzia Quebeceko Harreman bilateraletako ministro-ordearekin batzartu da astearte honetan bertan, eta Mexikoko Ekonomi Garapeneko idazkariaren bisita jasoko du asteazkenean.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?