Tapiak dio Europako eraldaketa digitalaren abangoardian dagoela Euskadi

18 ekaina, 2018
Arantxa Tapia sailburua, jardunaldian.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak azpimarratu duenez, “azpiegituren arloan gaude ondoen”, eta bakarrik Holandak gainditzen gaitu

Telefónica eta Deiak antolatutako jardunaldi batean eboluzio digitalaren adibideak erakutsi dira

 

Euskadi Europako herrialde onenen mailan dago eraldaketa digitalaren arloan, hala esan du astelehen honetan Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak. “Euskadi Europako eskualde gisa neurtu da kontinenteko herrialde onenekin, eta hala egin du ez dagoelako beste eskualderik hori egin duenik”, esan du Telefónicak eta Deiak eraldaketa digitalari buruz antolatu duten jardunaldi batean.

 

Tapiak azpimarratu du Jaurlaritzak estrategia argi bat sortu behar duela sektore horretarako. “Estrategia bat izan genuen duela 20 urte, informazio gizartearen plana hain zuzen, eta orain agenda digitala daukagu. Baina hori ez da helduko inora ez badugu neurtzen egiten duguna eta, hortik aurrera, ez badugu hobetzen”.

 

Esan duenez, agenda digitalak lau zutabe ditu: azpiegiturak, hiritarrak, administrazioak eta industria. “Azpiegituretan gaude ongien. Holandaren atze-atzean. Hiritarren arloan, administrazioko zerbitzu onak ditugu, baina administratu gisa oraindik pixka bat kostatzen zaigu tramiteak telematikoki egitea. Industrian hasi gara teknologia sartzen, baina oraindik ez gara gehiegi fidatzen Internetekin”.

 

Sailburuak hizpide hartu du datuak biltegiratzeko erabiltzen den hodeia, eta azpimarratu du “planteatu beharko genuke” azpiegitura fisiko hori, “hodeiko lurralde hori, Euskadin ere egotea”. Orobat esan du mundu digitalean funtsezkoa dela talentua erakartzea eta prestakuntza. “Ikaragarrizko borroka dago Europan talentuagatik”.

 

Gainera, azpimarratu du zibersegurtasuna premiazkoa dela mundu digital honetan, eta “lehentasunezkoa” iruditu zaio zibersegurtasun arloko arduradunak enpresetako administrazio kontseiluetan egotea, “ez garelako konturatzen zenbat ate eta leiho uzten dizkiegun zabalik erasotzaileei”.

 

Telefónica-ko Ipar Eremuko zuzendari nagusiak, Javier Zorrillak, azpimarratu du nolako lana egin duen Eusko Jaurlaritzak unibertsal bihurtzeko lankidetza publiko-pribatuaren bitartez abiadura handiko sareak erabiltzeko aukera. “Programa honek erraztu egiten du hainbat herri eta industrialdetara iristea, zeintzuetara operatzaileok beranduago iritsiko ginen”.

 

Alex Etxeberriak, EJIEko (Eusko Jaurlaritzako Informatika Sozietatea) zuzendariak, azpimarratu du 20.000tik gora erabiltzaile dituztela. “Eraldaketa digitala zerbitzu berritzaile berriak bultzatzeko elementu bezala ikusten dugu”.

 

“Mendebalde Basati batean gaude non ia edozerk balio duen”, dio David Barroso, Countercraft enpresako zuzendari nagusia

 

Iñigo Legua, Sidenor enpresako CIOak, azaldu du nola doan 2015ean bultzatu zuten estrategia digitala. “Lehen urratsa izan zen teknologia berriei buruzko prestakuntza, eta gero plan digital bat sortu zen, negozioaren eta lantegiaren digitalizazioan oinarritua. Smart Factory proiektuaren helburua da balioa ematea datuari, eta argi geneukan datu handiak erabili behar genituela horretarako”. Bere konpainiak 2017an zabaldu zuen datu handien azpiegitura, eta “orain prozesuak, trazagarritasuna eta energia-eraginkortasuna estandarizatzen ari gara”.

 

David Barrosok, Countercraft enpresako zuzendari nagusiak, nabarmendu du segurtasuna dagoeneko elementu garrantzitsu bat dela enpresetan. “Espioitza ez da egiten gehiago herrialdeen artean, baizik eta enpresen artean tokiko enpresei laguntzeko. Mendebalde Basati batean gaude non ia edozerk balio duen”.  Esan du gertakari gehienak enpresa barruan gertatzen direla, “langile bati nahiz hornitzaile bati”, eta azpimarratu du %100eko segurtasunik ez dagoela.

 

Adierazpen horiek egin ondoren, mahai-inguru bat egin da, zeinetan Antonio Bengoak (Telefónica-ko Harreman Instituzionalen zuzendariak) defendatu duen aro-aldaketa honetan “azpiegiturak guztiz beharrezkoak” direla eta Espainia dela Europako liderretako bat zuntz optikoan.

 

Jakinarazi ondoren une honetan munduan badela biztanle baino mugikor gehiago eta gazteen %50ak sakelakoa edo tableta baizik ez duela erabiltzen beren elkarreraginetarako, azpimarratu du “digitalki konektatzen diren enpresek %10 emendatzen dutela beren produktibitatea eta beren esportazioak bikoizten dituztela”.

 

David Barrosok eskerrak eman ditu Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa (Basque Cybersercurity Centre) martxan jartzeagatik, eta adierazi du badagoela aukera Euskadi zibersegurtasunaren arloko gune bihurtzeko Europan. “Saiatu behar dugu Israel eta antzeko herrialdeen parean jartzen, zeintzuek badituzten behar diren hiru besoak: unibertsitatea, gobernua eta dirua ematen duten funts pribatuak”.

 

Alex Etxeberriaren ustez Euskadiko azpiegitura eta baliabideak “besteen parean daude, eta zerbitzuen digitalizazioaren arloan ere ez gabiltza atzetik.  Datua kudeatzea da erronka”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow