Fabrikazio Gehigarria


Sare konektatua elementu estrategikoa da fabrikazio gehigarriaren esparruan, bai ezagutza sortu eta transferitzeko eta bai aukerak sortzeko teknologiatik abiatuta, modu integralean barne hartzen dituelarik beronen elementu guztiak: lehengaia, prozesuaren ziklo osoa (aurrekoa eta ondorengoa barne), baliozkotzea eta kalitate kontrola. Aukera paregabea industria-ehunaren lehiakortasuna eta langileen gaikuntza hobetzeko.

 

Testuingurua

FGren aktibo teknologikoak aprobetxatzea, balioan jartzea eta hurbiltzea.
Fabrikazio Gehigarria teknologia disruptiboa dela ulertaraztea, eta bere irismena eta aukerak erakustea enpresei, etengabe aldatzen ari den nazioarteko ingurune global konektatu batean.

 

Konexioa

  • Elkarrekin konektatuta egon daitezen teknologia eta ezagutza, negozioak eta prestakuntza eta kualifikazioa.
  • Espazio ireki bat, harremanetan jartzeko Fabrikazio Gehigarriko zerbitzuen balizko hornitzaileekin eta bertatik bertara bilatzeko bazkideak, teknologiak eta eragile teknologikoak, hots, lotune bat kanpoko munduarekin, posible izan dadin negozio-eredu berriak identifikatzea eta beste negozio batzuekin hibridatzea. Hori guztia laguntza teknologikoa eta ezagutza transferentzia sustatuz balio-kate osoan.

 

Azeleragailua

  • Espazio bat teknologia eta abangoardiako ezagutza eskuratzeko.
  • Prestakuntza teknikoa eta trantsizio teknologikoko prozesuen diseinu azkarragoa, prozesu horiek zerbitzu hauen bitartez inplementatzeko: aholkularitza teknikoa, maila anitzetako prestakuntza, training saioak eta zuzeneko esperimentazioa, enpresa arteko lankidetza eta Coworking-a.

 

Nori zuzenduta dago?
  • Lehengaien hornitzaileei
  • Produktu garatzaileei
  • Makina eta ekipamenduen fabrikatzaileei
  • Pieza fabrikatzaileei
  • Bukatutako piezen hornitzaileei

 

Enpresak
Zuzendaritzari:

  • Ezagutzak eta irizpide propioak barneratu ditzaten, erabaki zuhurrak hartu ahal izateko FGa aplikatzen hastean.
  • Merkatu berrietara sartzen lagunduko dien ezagutza sortzeko, eta egungo merkatuetan eraginkorrago eta lehiakorrago izateko balioko duten produktu eta prozesu berriak sortzeko.

 

Garapen eta diseinu industrialeko sailei, bulego teknikoei, e.a.:

  • Prestakuntza emateko ondoko alderdi hauei buruz: FG-ren teknika desberdinak, eskura dauden materialen abantailak eta desabantailak, FGren diseinu industriala optimizatzea, makinaren konfigurazioa, eta prozesu osteko fasea.
  • Beren premien araberako material, prozesu eta produktu berriak garatzea.

 

Makinetako eta mantenimenduko langileei:

  • Fabrikazio gehigarrian oinarritutako teknika desberdinen konfigurazioa eta erabilpena, prozesu osteko faseak eta mantenimendua.

 

Hezkuntza komunitatea
Ikasleei:

  • Teknologia gorakor berri honi buruzko ezagutza, gaitasunak eta trebetasunak barneratzeko.

 

Irakasleei (prestatzaileen prestakuntza):

  • Beren espezializazio esparruak batzen eta osatzen dituen diziplina berri honi buruzko gaikuntza eta esperientzia barneratzeko.

 

Zerbitzuak

Informazio eta aholkularitza:

  • Aukerak, konponbideak eta ekipamenduak identifikatzea.

 

Ezagutza sortzea eta transferitzea:

  • Konponbide berriak eta ekipamendua garatzea.
  • Prozesu berriak garatzea eta optimizatzea.
  • Prozesuak hibridatzea.
  • Prozesua monitorizatzea eta kontrolatzea.

 

Training-a eta zuzeneko esperimentazioa:

  • Fabrikazio digitaleko azpiegitura alokatzeko zerbitzua.

 

Lankidetza eta coworking-a:

  • IBerrikuntza irekia eta aukerak identifikatzea eragile desberdinekin lankidetzan.
  • Nazioarteko FG-ren sare bikainekiko lankidetza sustatzea eta erakartzea.
  • Talentua erakartzea.
  • Nazioarteko eskalako negozio aukera berriak erakartzea.


 
 

iconos spri contacto-formulario

 
 

Contacta directamente y te llamamos

Izena*   Telefonoa*   Posta elektronikoa*
Mezua*:

SPRIk ez ditu bilduko inprimaki honetako datu pertsonalak, baizik eta zuzenean jarriko da harremanetan ekitaldiaren arduradunarekin.

 Legezko oharra

 

 

 
Azken ordukoa!