Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Txile

Txileko BioBio eskualdea Euskadin bisita izan da hiri hondakinak kudeatzeko sistema ezagutzeko

Txileko garapen iraunkorreko planek aukera interesgarriak eskaintzen dizkiete euskal enpresei
BioBío Chile Euskadi País Vasco

Txileko BioBio eskualdeko gobernua eta bere garapen agentzia, eskualdeko eta udaleko ordezkari politikoekin, enpresekin eta ‘CIPA’ zentro teknologikoarekin batera, Euskadin visitan izan hiri hondakinen kudeaketa sistema ezagutzeko asmoz.

 

Bío Bío ‘o Biobío’, Txileko hamasei eskualdeetako bat da, Concepcion hiriburua duena. Herrialdearen hegoaldean dago eta milioi eta erdi pertsona biltzen ditu. Bere ekonomiaren oinarriak basogintza eta arrantza dira, nekazaritzarekin eta manufaktura-industriarekin batera. Hauekin batera, iraunkortasunaren arloko politiken eta erreferentzia onen beharra dauden industria astuna, siderometalurgiako lantegiak, lantegi kimikoak, ontziolak ditu.

 

Eusko Jaurlaritzak, Basque Traderen bitartez, hitzarmen bat sinatu zuen 2022an ‘Desarrollo Bio Bío’, Garapen, Ekintzailetza eta Berrikuntzako Eskualde Korporazioa, industriaren eta ingurumenaren arloan lankidetzan aritzeko helburuarekin, truke ekonomikoak sustatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako garapenak adibide gisa erabiliz. Hori dela eta, erakunde eta enpresa-harremanen kudeaketa bultzatu da, Zero Zabor Plana deiturikoaren aurrerapena errazten duenak eta eskualdearentzat hondakinak kudeatzeko eta balorizatzeko eredu berri bat bilatzen duenak; Hala egiaztatu dute Biobioko Eskualde Gobernuko eta Curanilahue eta Araucoko udalerrietako ordezkariek; hauek, ‘HIMCE ltda’, Biobio Recicla’, Desarrolla Biobio ‘eta CIPAren spin-off-arekin (GT-ATP) batera, Euskal Herriko esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan.

 

Txileko ordezkaritzaren visitan zehar, bilerak egin dira EAEko ingurumen-eragile nagusiekin: Ihobe (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila), Garbiker (Bizkaiko Foru Aldundia), GHK (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hondakinen Kudeaketa), Donostiako Udala, Osakidetza, Aclima klusterra eta sektoreko hainbat enpresa, aldebiko harreman horietatik abiatuta aukera interesgarriak identifikatu ahal izan dituztenak: hauen artean, ‘Aquadat’; ‘Demoliciones Lezama’ edo ‘Sterile Service’.

 

BioBío Chile Euskadi País Vasco

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
BasqueTrade Hidrógeno 13 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadi eta Herbehereak, Bilbon, hidrogeno berdearen erronkei aurre egiten
Irakurri gehiago
5 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadiko ehun enpresa inguruk ezagutu dituzte Estatu Batuetako negozio-aukerak
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTradek energia sektorearen Australiako aukerak aurkeztuko ditu
Irakurri gehiago
21 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak