IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoa industrian soluzio digitalak sartzeko aplikazioen errepositorio baten garapenean parte hartzen ari da
Webgunean eskura daitezkeen software-aplikazioak zabalduz joan dira disko fisikoaren bitartez instalatutako programen aldean. Smartphoneetan programak instalatzeko irtenbide gisa sortu zenak gainerako pantailak konkistatu ditu sistemaren erosotasunari eta bat-batekotasunari esker.
Testuinguru honetan, IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoa Virtual Factory Operating System (vf-OS) deritzon proiektu europarrean parte hartzen ari da, 4.0 industriarako software-aplikazioak biltzeko errepositorioa garatzeko asmoz. Honen funtzionamendua telefono adimendunetarako marketplace-en funtzionamenduaren antzekoa izango da.
Europar Batasuneko Horizon 2020 programak finantzatuta, Virtual Factory Operating System proiektua 2019an amaituko da. Guztira, 14 erakunde ditu partaide; horien artean, IK4-IKERLAN eta Mondragon Assembly.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?